Txikipedia:Leontyne Price

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1927ko otsailaren 10a
Laurel (Mississippi)
🔨
Lanbidea
opera abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Leontyne Price

Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak1927ko otsailaren 10a) sopranoa da eta operan nazioarteko ospea lortu duen lehen abeslari afroamerikarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leontyne Price 1927ko otsailaren 10ean jaio zen, dagoeneko 95 urte ditu. 1952an ezkondu zen, William Warfieldekin, 1973. urtera arte.

Priceren bi aitona-amonak metodista-ministro izan ziren Mississippiko eliza beltzetan eta bere eliza-koruan kantatzen zuen. Hezkuntza eta Arte Industrialen Eskolan (orain Central State College) graduatu zenean, abeslari gisa karrera egitea erabaki zuen. Adiskide baten diru-laguntzari esker, New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen lau urtez.

Soprano ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952-1954 urteetan, Gershwinen Porgy and Bess operako Bess pertsonaia interpretatu zuen mundu osoan. 1955ean, Pucciniren Tosca antzeztu zuen telebistan; hura izan zen kantari beltz batek telebistan abestu zuen lehen aldia. 1957an, San Franciscoko operan abestu zuen lehenengoz. Garai hartako soprano liriko famatuena bihurtu zen Estatu Batuetan. 1959an, Vienan egin zuen aurkezpena arrakasta handiz eta Milango Scalan hurrengo urtean. 1961ean, New Yorkeko Metropolitan Operan egin zuen aurkezpena Verdiren Il trovatore operako Leonora pertsonaiarekin. Harrez gero, Metropolitan operako soprano nagusietako bat bihurtu zen. Haendel, Mozart, Verdi, Bizet eta Puccini izan ziren Priceren errepertorioko musikagile nagusiak.