Txikipedia:Letitia Mumford Geer

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1852
New York
💀
Heriotza
1935eko uztailaren 18a
New York
🔨
Lanbidea
erizain
📷

Letitia Mumford Geer (1852 -1935) Erizain eta asmatzaile estatubatuarra izan zen, 1899an osasunean erabiltzen zuen xiringa diseinatu eta patentatu zuen.

Ibilbide Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letitia Mumford 1852an jaio zen New Yorken, Estatu Batuetan, George Warren Geer eta Cornelia Matilda Geer gurasoen eskutik. Lau anai-arreba izan zituen eta New Yorken bizi izan zen bizitza osoan.

Asmakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letitia Muford-ek asmatu zuen, esku batekin erabil zitekeen lehen xiringaz gain, beirazko zatiak zituen lehen xiringa, nahiz eta gaur egun ezagutzen ditugun beirazko xiringa arrunta ez izan. Instrumentu hau 1899an sortu zen.Letitia Mumford Geerrek ez zuen merezi zuen meritua jaso, garai hartan emakumeei ez zioten meriturik ematen.

Xiringa bat agertzen da argazkian
Xiringa

Asmakizuna patentatu eta urte batzuetara Estatu Batuetako enpresa batek meritura eraman zuen, eta bera ahaztuta geratu zen. Horregatik, ez dago berari buruzko informazio askorik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letitia Mumford Geer