Txikipedia:Lezo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak6.008
🔎  Azalera12,94 kilometro koadro
🌄  Altuera18 metro
Map

Lezo Gipuzkoako udalerri bat da. 6.025 biztanle ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean 6.062 biztanle zituen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeen ondoren, Jesus Mari Martiarena izendatu zuten alkate.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an herritarren %60,29 euskalduna zen.

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Gorosabel historialariaren arabera, Lezoren inguruko lehen idatzizko erreferentzia edo aipamena,  Hondarribia herria fundatu zenekoa da. Erreferentzia hau 1203koa da.

Lezo, Hondarribiaren fundaziotik (1203), Hondarribia barruan zegoela esaten du


Zergatik deitzen da Lezo gure herria?

Lezo  hitzaren esanahia ez  da  ezaguna. Askotan euskarazko leize hitzarekin lotu izan da.

Gaskoiek ekarritako abizena ere izan daitekeela esaten da.

Lezoko lehen biztanleak

Bertako biztanleak artzaintzan aritzen ziren, hau da, urtaroaren arabera Jaizkibelgo larreetatik barnealdeko mendietara aldatzen zuten ganadua.

Lezoarrak itsasoarekin interesatzen hasi ziren ondoren eta erromatar garaian portu bat eduki zuten.

Lezon finkatu zen jendearen lehen aztarnak X. mendekoak dira.

Itsasoari lotutako jarduerak, asko garatu ziren. Pasaiako portuaren garrantziari esker lezoarren ogibideak, baxurako arrantza eta balearen eta makailuaren arrantza zen.

Armarria
Armarria

Nekazal-eremuan baserrian izan zen oinarrizko gunea.

Lezok, XIX.mendean lortu zuen herri izera.

Industrializazioa: XIX.mendean lezoar askok Errenteriako lantegietan topatu zuen lana. 1950az geroztik, herria asko hazi zen  karrika eta auzo berri ugari sortu zen, eta baserri asko desagertu ziren.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutze Santuaren basilika. XVI. mendekoa.
    • Lezoko Basilika
      Lezoko Basilika
      Herriko plazan Gurutze Santuaren basilika dago. X. mendekoa da. Lezoko Kristo Santua, basilikaren barruan dago. Euskal herriko irudi erlijiosorik famatuenetarikoa dela esan daiteke, hemengo Kristo Santuak bizarrik ez duelako.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza. XVI. mendekoa.
    • San Joan eliza (Lezo)
      San Joan Bataiatzailea
      San  Juan  Batailatzailearen  eliza  Lezoko  hirigunean dago, muino  txiki  baten gainean. XVI.  mendearen   erdialdean  eraiki  zuten. Eliza  zabala  da  eta  nabe  bakarra  du.  Kanpoan  orma  lodiak  ditu. Gurutzeriak apaingarri bereziak ditu.Hau da Gipuzkoan aurki dezakegun kasu bakarra.
  • Andreonea etxea. XVII. mendekoa.
    • Laukizuzen itxurako oina  duen jauretxe berezia; teilatuak lau alde ditu, eta goikaldean apaingarri batzuk kono formakoak (dorreak zeuzkatenen antzekoak). Horma guztiak harri landuez eginak daude,  solairuak markatzen dituen harri ilarak daude. Fatxada nagusiaren toki hutsetan banaketa berdina dute. Lehen solairuan zertxobait irteten diren bi balkoi txiki daude, landutako burdinezkoak dira. Azken solairuan ateratzen den balkoi bat du, harrizko egitura batzuen gainean dago eta fatxada osoa hartzen du. Erdian XVIII. (18) mendeko ezkutu haundi bat dauka.
  • Udaletxea. XVII. mendekoa.
    • Udaletxea
      Udaletxea
      Gaur egungo udaletxea 1742an amaitu zuten. Hala ere, XVIII. mendearen erdian kartzela, artxibategia, erizaindegia, bilera aretoa, taberna eta armategia (gutxienez 25 fusil eta beren baionetak) zeuden. Lehen beste eraikin batean zegoen Udaletxea eta bitartean eraikin honetako lanen gastuei aurre egiteko dirua eskatu behar izan zuten.
  • Harrieskaileta etxea. XVI. mendekoa.
  • Indio Enea etxea. XVIII. mendekoa.
  • Jamot Enea Etxea. XVII. mendekoa.
    • Laukizuzen itxurako oina duen eraikina da. Bi aldeko teilatua du. Hiru solairu dauzka eta fatxadako hutsarte banaketa erregularra da. Fatxada osoa landutako harriz egina dago. Beheko solairua oso aldatua dago, irizpide “errustiko” ez jakin baten arabera.
  • Jaizkibelgo dorreak
    • Jaizkibel  mendiko dorreak  XIX. mendean gerren lekukoak  dira. Sei dorre altxa ziren  eta  gaur egun  bosten  aztarnak  daude. Dorre guztien  oinaren  forma  hexagonala  da,  3,5m neurtzen du alde bakoitzak, bat izan ezik, honek laukiaren forma du. Guztiek bi  solairu eta  terraza  zituzten. Zulo txiki batzuk irekitzen  zituzten aireztatzeko eta kanpokoa ikusteko. Harrizko  inguruko paretak  bakarrik kontserbatzen  dira,  barrualdea eta erabat  hutsa dago .
  • Darieta-zar "DAITA"
    • Aintzinako baserria da, gaur egun baserria izaten jarraitzen du. Bi familia bizi dira bertan. Tamaina ertaina du eta oina laukizuzena da. Bi solairu eta ganbara dauzka, teilatuak bi alde ditu. Harri landuaz egindako baserria da. Atea arko baten formakoa du, eta aldeetan egurrezko bi aspilera dauzka. Toki hutsetan landutako markoak daude.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezoko pertsona garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan José Sarasola “Lexo” bertsolaria zen. 1867 an jaio zen eta 1952 an hil zen.

Errenterian labe garaietan lan egin zuen, ezkondu  zenean Donostiara joan zen, kale  garbitzailea bezala lan egin zuen.  Bertso asko  idatzi zituen, horiekin 50 bat liburu osatu daitezke.

Patri Urkizu idazlea da, 1946 an jaio zen.

Salamancako unibertsitatean Filología ikasketak egin zituen.

Francoren diktaduraren ondoren Lezoko lehenengo alkatea izan zen 1979-1983 legealdian. Euskal idazleen Elkarteko lehendakaria 1989-1993 artean;  hainbat literatur leheiaketatan irabazle gertatu  da ipui eta olerki sailetan.

Tomas Garbizu Lezoko musikagilerik garrantzitsuena izan zen. 1901ean jaio zen eta 1989an hil zen. Bere lehen musika irakaslea Jose Gezala izan zen (Lezoko organista). Musika ikasketak Arantzazuko monastegian eta Donostian egin zituen. Zenbait emanaldi egin zituen Artzai Onaren katedrala eta Santa Maria basilikan.

Lezoko musika eskola Tomas Garbizu deitzen da bere omenez.

Elias Salaberria Lezoko margolaria izan zen. 1883an  jaio eta 1952an hil zen. Donostiako arte eta lanbide eskolan hasi zituen bere ikasketak. Gerora  Madrileko arte ederren eskolara joan zen ikasketa horiek zabaltzeko. Bat-batean hil zen Madrilen San Francisco el Grande elizako sabaiko margolanak berritzen ari zen bitartean.

Ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JAIZKIBEL

Jaizkibel mendia 547  metro neurtzen duen mendia da. Hondarribia, Lezo eta  Pasaia   udalerrien  barnean dago.

Jaizkibel  mendia kantauri  itsasoaren  ertzean dago eta oso ezagunak  dira bere torreoiak.

Jaizkibel, Hendaiatik ikusita
Jaizkibel mendia

Mendi hau, babestua dago.14 habitat desberdin daude, hau da, 14 gune daude, eta horietan, animalia desberdinak bizi dira.

Bertako 17 hegazti mota desberdin, hegazti bidaiarien 20 mota desberdin, eta 5 animalia ez hegalari mota sailkatu dira bere belardietan. Horien artean ardiak, zaldiak eta betizuak ikus daitezke. Betizuak Euskal Herriko behi gorri basatiak dira.

IBILBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezon bi ibilbide daude, bat herri barruan eta bestea Jaizkibel mendian.

IBILBIDE KULTURALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazatik has gaitezke, bertan Gurutze Sainduaren basilika, Udaletxea eta San Juan Bataiatzailearen parrokia ere bisita daitezke. Plazatik gertu etxe inportanteak ikusi daitezke, adibidez: Arpire-enea, Jamot–enea, Paskual-enea, Kuartela, Zabala-etxea eta Andreone.

Horietaz gain, balio handiko baserri asko daude Lezon. Adibidez:Olatzar, Darieta zar “Daita”.

IBILBIDE NATURALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaizkibelen karlisten gerren garaiko bost dorre daude (sei ziren hasiera batean).guztiak zeharkatzen ditu ibilbide honek, Lezotik hasi eta Hondarribiaraino.

Gailurreko lerroari jarraituz Alleru gailurrera (547m) ailegatzen da. Bertako bistak izugarriak dira eta Bidasoako Irun eta Hondarribia modu paregabean ikus daitezke.

Aurrera jarraituz 4.dorrean basoa agertzen hasten da. 4. eta 5. dorreen artean bi trikuharri ikus daitezke, haietako bat Iskulin trikuharria da.  

Horra iritsita, bi aukera daude: Hondarribiara jaisten den bidea hartu edo abiapuntura buelta egin Artzainaren Etxetik.2

Festa eta Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapujaleren irudia
Trapujale

Inauteriak: Trapujale gose garaietan sortutako pertsonaia da eta inauterietako protagonista da. Trapujale gizon, zaldi eta betizu nahasketa  den izakia da.

Maiatzan: Mendekoste jaiak(urte batzuetan ekainean)

Mendekoste jaietan piratetaz mozorrotu eta Zabarre ikusteko aukera izaten dugu. Zabarreri ongi etorria kaian egiten zaio (jendea mozorrotuta etortzea eskatzen da, eta balizko istripuak saihesteko, gurasoek arreta berezia jartzea).

Ekainan

San juan bezpera    

Herriko hainbat tokitan, sutzarrak prestatzen dira eta herriko gazteak sutzarraren gainetik salto egin ohi dute.

Euskal jaia    

Euskal tradizioak gogoratzeko jaiak dira. Dantzak, kontzertuak eta abar egiten dira.                   Irailan                                                            

Santakruz jaiak: Lezoko jai nagusiak dira.                                                                

Abenduan

Santomas:  Txistorra jaten dugu baserritarrez jantzita.

Gabonak: Olentzeroren etorrera ospatzen da.