Edukira joan

Txikipedia:Lizartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak637
🔎  Azalera12,33 kilometro koadro
🌄  Altuera136 metro
Map

Lizartza Gipuzkoako udalerri bat da. 597 biztanle ditu.

Araxes ibaiak herria zeharkatzen du.

1374an Tolosarekin bat egin zuen.

1802an hiri independente bihurtu zen.

2019an 647 biztanle zituen herriak.

2019ko hauteskundeen ondorioz Iñaki Azpiroz izendatu zuten alkate.

Lizartza 1940 inguruan

2016an herritarren %83,97 euskalduna zen.

Nortindalen, sepiaren tinta, paellaren fondoa, saltsa beltza eta saltsa berdea egin eta saldu egiten dituzte. Beraien produktuak, 40 herrialdetan saltzen dituzte. Hori bakarrik ez, prozesuan erabilitako ura, araztegian garbitzen dute, errekara bota aurretik.

Nortindal, Kimua eta Casa Eceizaren erdian dago, Pol. Irunzubi 4, 5, 20490 Lizartza, Gipuzkoan hain zuzen ere.

Kimuan gauza pisutsuak seguru eramateko makinak egiten dituzte. Makina desberdinak egiten dituzte. Adibidez: 1000 kg eusteko gauza den kaxa asmatu dute. Herri askotan saltzen duten enpresa bat da. Errealitate birtualeko makina dute garabia nola erabili jakiteko. Lantegiko langile gehienak ingeniariak dira eta eleanitzak.

Casa Eceizan gozo ezberdinak egin ohi dituzte eta estatu osoan saltzen dituzte.

Gehien saltzen diren gozoak zigarriloak eta tejak dira.

Goiz Argi okindegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan hiru pertsonak egiten dute lan eta ogiaz aparte pastak, kruasanak, napolitanak… egiten dituzte.

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Uberetako ermita
  • Etxeaundi baserria. XVI. mendekoa.