Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycaena tityrus tximeleta arra.

Lycaena tityrus tximeleta espezie bat da. Europan aurkitzen dira, latitude ertainetan batez ere.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, hegal zabalera 28-30 mm-koa baino ez du. Tximeleta arraren hegalakren gainaldeatik ilunak eta marroiak dira eta barrurantz argitzen joaten zaizkio. Ertz zuriak ditu.

Emearen hegalak laranja argiak dira eta barrurantz marroi ilunak.

Hegalak azpialdetik zuriak dira puntutxo beltzekin.

Noiz ikusten dira tximeletak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru belaunaldi izan ditzake urtean, hasi apirilean eta urrira arte.

Non ikusten dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki hotzak gustatzen zaizkie. Zelai zabal eta hezeetan aurkitzen dira gehien bat.