Wikipedia, Entziklopedia askea

Maisha MC

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1986
Barakaldo
🔨
Lanbidea
DJ producer (en) Itzuli
📷
MAISHA MC KANTANTEA

"Maisha MC" euskal rap abeslaria, DJ-a, musika ekoizlea eta zinemalaria da. 1986an jaio zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldon (Bizkaian) jaio zen, 1986.urtean.

Lehen urratsak Maisha MC familia xume batean bizi zen; eskolara joaten zen, eta musikarako trebetasuna zituelako, musika klaseak jasotzen hasi zen. 12 urte zituela, egin zuen bere lehen rap kantua, bere lagunekin, rap kantu hura grabatuz.

19 urterekin, rap talde bat sortu zuen, Skalea izenarekin. Talde honekin hainbat kontzertu eman zituen. Baina laster bueltatu zen hip hop kantak idaztera, ska musika alde batera utzita.

2006. urtean, 121 krew-ko Endika Lahaine ezagutu zuen, eta handik gutxira abesti bat grabatu zuten batera, eta kontzertuak ematen hasi ziren, Aritz Sound System, Selektah Kolektibo taldearen sortzailearen gidaritzapean. Bertso hop kontzertuak ematen zituzten garai hartan, euskarazko hip hopa eta bertsolaritza fusionatuz.

2007. urtean lehenengo hip hop musika ekoizpenak egin zituen. Garai honetan 3 diska grabatu zituen 121 krew taldearekin: Guztiok Bat... Euskal Rap! (2009), Hiriaren Taupadak (2011) eta Mahatsen Denbora / Azken Afaria (2016). Urte hauetan beraien kanta Gora Baraka, Behera Neguri! oso ezaguna egin zen Euskal Herrian. 200 kontzertu baino gehiago eskaini zituen, Manu Chao, Violadores del Verso, edo Tote King bezalako artistak teloneatuz.

2012. urtean, Mondosonoro musika aldizkariaren arabera, "121 krew euskal raparen errege ziren, Norte Apache eta Kodigo Norterekin batera".

2015. urtetik, Maisha MC Erresuma Batuko Cambridge hirira joan zen bizitzera. 2016. urtean 121 krew rap taldeak amaiera eman zion hamasei urteko ibilbideari, Mahatsen Denbora / Azken Afaria disko bikoitza kaleratuz. Diskoaren 150 ale baino ez zituzten kaleratu, eta horietako bakoitzarekin taldearen azken kontzerturako sarrera bat jasoko zuen erosleak. Urriaren 15ean izan zen kontzertu hori, Bilboko 7 Katu gaztetxean.[1]

  1. Lan bikoitza argitaratu du 121 Krew rap taldeak agur esateko. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).