Edukira joan

Barakaldo

Barakaldo
 Bizkaia, Euskal Herria
Barakaldoko bandera

Barakaldoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Barakaldo
AlkateaAmaia del Campo Berasategi (EAJ-PNV)
Posta kodea48900, 48901, 48902 eta 48903
INE kodea48013
Herritarrabarakaldar
Kokapena
Koordenatuak43°17′50″N 2°59′30″W / 43.297222222222°N 2.9916666666667°W / 43.297222222222; -2.9916666666667
Mapa
Azalera25,03 km²
Garaiera39 metro
Distantzia8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria102.986 (2025:  1.002)
alt_left 53.281 (%51,7) (%48,3) 49.803 alt_right
Dentsitatea3897,8 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 26.06 + % 16.8 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 7.67 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1051. urtea baino lehen
Webguneahttp://www.barakaldo.eus

Barakaldo Bizkaiko erdialde-mendebaldeko udalerri eta hiri bat da, Bilboaldekoa, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatua. Azken erroldan 102.986 biztanle zituelarik, Bizkaiko udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Bilboren ondoren, eta Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan bosgarrena. 2004an eraikitako Bilbao Exhibition Centre (BEC) da udalerriko eraikinik ospetsuena.

Barakaldo izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria plazaratu da, historian. Gaur egun, oso zalantzazkotzat jotzen dira guztiak, nahiz eta argi dagoen euskal toponimoa dela.[4]

Adibidez, askotan aipatu izan da Manuel Azkarragaren teoria, baratze + alde etimologia eman zuena.[5] Alabaina, teoria horrek ere (orain arte plazaratu diren gainerakoek bezala) ez du inolako oinarririk dokumentazio historikoan.[4]

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Argalario mendiarekin eta Alonsotegi udalerriarekin egiten du muga; Hegoaldean Bilborekin, Ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin, eta iparraldean Trapagaran eta Sestaorekin. Galindo eta Kadagua ibaiek muga naturala egiten dute iparraldean eta hegoaldean.

Barakaldoren erdigunea muino batean ezartzen da, apurka Ibaizabal ibairantz altuera galduz doana. Ansioko eta Lutxanako gune lauek erdigunea Gurutzeta auzotik banatzen dute, azken hau ere muino batean ezartzen dela.

Barakaldok klima ozeaniko hezea du, korronte bero baten eraginez, eta urte osoan zehar tenperatura epelak ditu. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, eta negu leunak eta uda ez oso beroak.

Barrutiak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bilbo, Alonsotegi, Gueñes, Galdames, Trapagaran, Sestao eta Erandio.

Erdi Aroko galtzada Agate Deuna bidean.
Deabruaren zubia Kastrexanan.

Barakaldo 1054an sortu zuen Lopez Vazquez jaunak. Lehen biztanleak Desertu eta San Bizente inguruan biltzen ziren, bertako elizaren inguruan. Zugaztietako eta Trianoko mendien eta itsasoaren artean kokaturik zegoenez, meagintza garatu zenean garrantzia handia izan zuen eta Bilboko industria iraultzaren ardatza izan zen.

Mineral kargalekuak Desertuko gune lauan kokatzen ziren, Bizkaiko Labe Garaiek, (AHV), berriz, Ansion lantegi bat zeukaten. Ezkerralde guztian gertatu bezala, gunerik lauenetan ezartzen ziren industria-guneak.

1911ko abenduaren 30ean Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya inauguratu zuten, gaur egun San Eloy ospitalea dena, Bagatza auzoan.

1955eko uztailaren 20an Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor ospitaleak (gaur egungo Gurutzetako Ospitaleak) jarduera asistentzialari ekin zion Gurutzeta auzoan.

1970eko hamarkadako nazioarteko krisialdiak eragin gogorra izan zuen herrian. Hainbat enpresak ateak itxi behar izan zituzten, herrian jende gehien laneratzen zuten Labe Garaiek, besteak beste. Langabezia % 30era hazi zen ondorengo urteetan eta krisia eta depresioa nagusi izan ziren.

Industriagune izandakoak bertan behera geratu ziren eta ontziolak eta altzairugintzarekin zerikusia zuten hainbat enpresa lanik gabe geratu ziren labe garaiak itxi eta gero. Ingurumenak ere kalte handiak jasan zituen, Barakaldoko gune batzuetan hondakin kimikoak baitzeuden, Lindanea esaterako.

Barakaldo,aurretik milaka etorkinen jomuga izandako herria, kontrako efektua jasaten hasi zen jendeak bizimodu hobearen bila beste herri batzuetara alde egin zuenean. Espainiatik etorritako hainbat etorkinek euren jaioterrietara jo zuten. Horrek biztanleriaren beherakada handia ekarri zuen.

Sakontzeko, irakurri: «Barakaldoren berritzea»
Done Bikendiko dorreak.

Krisialditik ateratzeko ahaleginak neketsuak izan ziren. 1990eko hamarkadan erakunde publikoek inbertsio asko bideratu zituzten. Geroago ekimen pribatuak izan ziren, Eroskik eraikitako Max Center merkataritza gunea esaterako.

Herri industriala izandakoa zerbitzuan eta turismoan oinarrituriko herri bihurtzea izan zen udalaren helburua. Horrez gain, Barakaldoko biztanleriari zerbitzu hobeak eskaini eta aisialdirako gune berriak eraiki beharra zegoen. 2002an Metro Bilbaoren bigarren linearen inaugurazioak eragin garrantzitsua izan zuen herriaren berpiztean. Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak parte-hartze zuzena izan du herrian sortutako ekimen urbanistiko eta berriztapen gehienetan.

Leku faltaga dela kausa, Bilbok Bilbao Exhibition Centre erakustazoka Barakaldon eraiki du, Bizkaiko Labe Garaien lantegi bat zegoen orube batean, Ansio auzoan. Erakustazokak antolaturiko ekintzetara bisitari asko etortzen direla eta, azken urteotan, hainbat hotel eraiki da Bilbao Exhibition Centre inguruan.

Aipagarria da, era berean, azken aldian eraiki den etxebizitza kopurua. Horrek Bilbotik eta inguruko herrietatik hainbat pertsona erakarri ditu, Barakaldok etxebizitza prezio merkeagoak eskaintzen dituelako. Horrez gain, beste merkataritza gune bat eraiki dute, Megapark, Max Centerren aurrez aurre.

Oraindik ere lan asko dago egiteke, bai Barakaldon bai Bilbo Handiko Ezkerralde osoan ere. Barakaldoko langabezia tasa Euskal Autonomi Erkidegoak duenaren gainetik dago oraindik ere. Horrez gain, kritika ugari izan dira, merkataritza guneak eraikitzearekin herriko dendak kaltetzen ari ez ote diren.

Etorkizunari begira, udalak Lutxana eta Burtzeña auzoak berritzeko eta bertan dauden enpresa kutsagarriak herritik ateratzeko asmoak ditu.

2012an, Barakaldok 100.369 biztanle zituen. Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan bosgarrena zen, probintziako hiriburu ez den hiririk jendetsuena. XX. mendearen hasieran, 15.000 biztanle baino ez zituen; beraz, hazkunde izugarria argi ikus daiteke. Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Gurutzeta, La Paz eta Barakaldoko gune nagusiak osatzen joan ziren.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen hamarkadetan gertatu zen lehen hazkunde nagusia. Bizkaiko lehen industrializazio prozesua garai hartakoa da, Bilboko itsasadar osoan eragin sakona izan zuena. Bizkaia osotik zein Espainiatik etorkin saldoak iritsi ziren, lantegietan lan egitera.

1950eko eta 1960ko hamarkadak Espainiako bigarren etorkin uholdearen lekuko izan ziren. Hogei urte horietan Barakaldoko biztanleria ia hirukoiztu egin zen.

1970eko hamarkada hasieran 120.000 biztanle izatera ailegatu ostean, krisialdi ekonomikoak eragin latza izan zuen hirian. Bilboko industrializazioaren ardatz izandako enpresen itxierak, eta ondorioz sorturiko langabezia tasa altuek hiriak ehunka biztanle galtzea eragin zuten. Aurretik lan bila etorritako biztanle askok, euren jaioterrietara jo zuten, behin erretiroa ailegatuta. Hori izan zen joera XXI. mende hasierara arte.

2002. urteaz geroztik egondako berriztapen eta azpiegitura obrek, ordea, hazkundea ekarri zuten berriz ere Barakaldora, ez ordea aurreko mendean bezain sarria. Izan ere, bertako etxebizitza prezio merkeagoek, Bilbo Handiko beste udalerrietatik jendea erakarri zuten. Milaka etxebizitza eraiki ziren Barakaldon XX. mendeko lehen hamarkadan eta beste horrenbeste eraikitzeko asmoa zegoen 2008ko krisialdi ekonomikoa lehertu baino lehen.

2002tik aurrera Espainia ez besteko etorkinak agertu ziren, etxebizitzaren prezio merkeagoek erakarrita. Barakaldoko biztanleriaren % 3-%4 ziren mota honetako etorkinak.

Atzerriko immigrazioa 2000. urtean % 1,1etik 2006an % 3,6ra hazten hasi zen, baina krisi ekonomikoarekin moteldu egin zen eta pixkanaka berriro % 10era igo zen 2020an. Etorkinen % 83 lan egiteko adinean daude, eta erdiak baino gehiago 25 eta 44 urte bitartekoak dira, hirian banatuta.

Barakaldok beharrezkoa izango du gazte gehiago izatea etorkizunera begira, biztanleriaren kopurua gora egin dezan. Adin-tarteei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu zahartzarora bideratzen den biztanleriaren ehunekoa askoz handiagoa dela gazteena eta/edo jaiotakoena baino.

Biztanleriaren tamainaUrtea020.00040.00060.00080.000100.000120.000189019201950198020102040BarakaldoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 49.803 gizon, 53.281 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.01
 
100+
 
0.06
0.17
 
95-99
 
0.54
0.90
 
90-94
 
2.09
1.65
 
85-89
 
2.91
2.65
 
80-84
 
3.92
4.26
 
75-79
 
4.99
5.05
 
70-74
 
5.82
6.33
 
65-69
 
6.66
6.92
 
60-64
 
6.93
7.50
 
55-59
 
7.13
8.58
 
50-54
 
7.77
9.51
 
45-49
 
8.88
7.37
 
40-44
 
7.07
5.92
 
35-39
 
5.75
5.28
 
30-34
 
4.91
4.96
 
25-29
 
4.53
5.08
 
20-24
 
4.39
5.10
 
15-19
 
4.51
5.17
 
10-14
 
4.73
4.25
 
5-9
 
3.69
3.33
 
0-4
 
2.72
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[6]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−1000−50005001000150020001975198319911999200720152023BarakaldoHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 1.8481.9531.7351.6501.325927914719468304307261482927−126−168−77−230−264−230−321−299−224−353−256−255−298−194−129−227−99−37−83−3799−66−65−94−117−226−367−397−356−363−581−587−619−420−570−558
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[7] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea250300350400450500550199620012006201120162021GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 5985996186146436496557297377348388959319571.0561.0291.023925938867831807736693691596592624543598
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[8] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 49 udalerri berean jaioak ziren[9], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 20,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 15,6 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 49Probintzia berean · % 14,4Erkidegoan · % 0,8Beste erkidegoa · % 20,2Estatutik kanpo · % 15,6
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 64,7 Bizkaian, % 0,4 Gipuzkoan, eta % 0,3 Araban jaio ziren[10].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
EAEt
Bizkaia · % 64,7Gipuzkoa · % 0,4Araba · % 0,3EAEtik kanpo · % 34,5
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 10,3k atzerriko nazionalitatea zuen[11]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 49,8), Magreb (% 13,5), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 12,7) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Venezuela, Paraguai dira.[12]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 69,6Europa · % 10,5Afrika · % 15,7Asia · % 4,1Ozeania · % 0
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 47.208 etxebizitza zeuden: 43.484 (% 92,1) nagusiak eta 3.695 (% 7,8) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[13] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 3.788 (% 8,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 3.073 (% 6,6) hutsik zeuden.[14] Etxebizitza nagusien % 84,0 jabetzan zegoen eta % 13,5 alokairuan.[13] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 84 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 341 plazarekin (4,06 plaza etxebizitzako).[15]

47.208etxebizitza
43.484nagusi
84etxebizitza turistiko (2026) Bizkaiko mapa

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

43.484
Nagusiak (43.484)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (3.695)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Bizkaiko mapa (2021)

39.793
3.788
Okupatuak (39.793)Noizbehinkakoak (3.788)Hutsik (3.073)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

36.538
5.885
Jabetzan (36.538)Alokairuan (5.885)Beste modu batean (1.061)

Guztira 43.484 etxegune zeuden, batez beste 2,3 egoiliarrekoak; horietatik 12.902 (% 29,7) pertsona bakarrekoak ziren.[13] Etxeguneen % 68,9 familia batek osatzen zuen eta % 2,8 familiarik gabeko etxegune anitzak ziren.[16]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

12.902
13.809
16.100
Egoiliar 1 (12.902)2 egoiliar (13.809)3-5 (16.100)6-9 (648)10 edo gehiago (25)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 74,5 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 49 urtekoa.[13] Etxebizitzen % 1,6 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 45,5 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[13] Etxebizitzen % 75,5 igogailua zuten. 2021eko Zentsuaren arabera, etxebizitzen % 72,5 1980 baino lehen eraiki ziren eta % 22,4 2001etik aurrera.[17] Etxebizitzen % 23,6 60 m²-tik beherako azalera zuten eta % 1,3 120 m²-tik gorakoa.[18]

Eraikineko etxebizitza kopurua

9.022
15.733
14.384
7.079
Etxebizitza 1 (757)2 (204)3-10 (9.022)11-20 (15.733)21-40 (14.384)41 edo gehiago (7.079)

Gela kopurua

14.780
24.992
1-3 gela (3.476)4 (14.780)5 (24.992)6 (3.192)7 edo gehiago (739)

Bainugela kopurua

36.433
10.743
Bainugela 1 (36.433)2 edo gehiago (10.743)

Eraikuntza garaia

1900 aurretik354
1900-1920882
1921-19401.260
1941-19501.487
1951-19608.085
1961-197012.631
1971-19809.138
1981-1990570
1991-20001.785
2001-20109.148
2011-20201.314

Azalera erabilgarria

< 30 m²38
30-45 m²866
46-60 m²10.105
61-75 m²18.258
76-90 m²10.902
91-105 m²4.401
106-120 m²1.471
121-150 m²409
151-180 m²74
> 180 m²130

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 17,4 berokuntza zentrala zuten, % 62,9 banakakoa eta % 18,6 noizean behingoa.[13] Horrez gain, % 48,9 hodien bidezko gasa zuten eta % 76,3 igogailua.

Berogailu mota

% 17,4
% 62,9
% 18,6
Zentrala (% 17,4)Banakakoa (% 62,9)Noizean behingoa (% 18,6)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 48,9
Ur bero zentrala% 25,4
Igogailua% 76,3

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 89.404 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 36,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 23,5; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 27,6; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 12,4.[19] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 34,2 zen 2021ean eta % 36,5 2024an; beraz, 2,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 14,6 izatetik % 12,4 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 36,2 ziren, eta gizonen artean % 36,9; aldea, beraz, txikia da. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 15,5 eta gizonen % 9,0 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

89.404biztanle 15 urte edo +, 2024
% 36,5goi-mailako ikasketak+2,3 puntu 2021etik mapa
% 12,4lehen hezkuntza edo gutxiago−2,2 puntu 2021etik mapa
% 9,9ikasten ari dira, 2024
% 12,4
% 27,6
% 23,5
% 36,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 12,4Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 27,6Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 23,5Goi-mailako ikasketak · % 36,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 59,5 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 40,5 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 464 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 46,1 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 53,9. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 2,0 ziren.[19]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 2,0
DBH eta antzekoak
% 27,6
Erdi-mailako LH
% 12,7
Goi-mailako LH
% 14,8
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 10,3
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 8,3
Masterrak eta espezialitateak
% 2,6
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Barakaldo, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak32.671% 36,515.806% 36,916.865% 36,2
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa21.017% 23,510.813% 25,310.204% 21,9
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)24.658% 27,612.355% 28,912.303% 26,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago11.058% 12,43.845% 9,07.213% 15,5
Guztira89.404% 100,042.819% 100,046.585% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Barakaldo, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 34,2% 22,5% 28,7% 14,687.681
2022% 35,0% 22,7% 28,6% 13,787.621
2023% 35,8% 22,9% 28,3% 13,088.289
2024% 36,5% 23,5% 27,6% 12,489.404

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 9,9 ikasten ari zen (8.840 pertsona).[20] Ikasten ari zirenetatik, % 42,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 25,5 batxilergoan, % 23,1 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 7,0 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 42,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 41,8; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 22,3 eta emakumeen % 23,8. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 90,6 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 45,5 eta 25–29 urtekoen % 14,0; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,4 baino ez.[21] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 40,8 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 34,4.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 90,6
20–24 urte
% 45,5
25–29 urte
% 14,0
30–34 urte
% 8,2
35–39 urte
% 5,4
40–44 urte
% 4,3
45–49 urte
% 3,7
50–54 urte
% 2,6
55 urte edo +
% 0,5
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,7
Goi-mailako ikasketak
% 42,3
Erdi-mailako LH
% 23,1
Batxilergoa
% 25,5
DBH eta antzekoak
% 7,0
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,4
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 85,1 estatuan jaio zen, eta % 14,9 atzerrian.[19] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 38,3 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 8,3; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 28,5 eta % 12,9, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 37,0 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 15,5; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 31,7 eta % 15,2, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 38,3
Goi-mailakoak
% 28,5
% 22,9
Batx. / erdi LH
% 39,6
% 30,5
DBH
% 19,0
% 8,3
Lehen H. edo gutx.
% 12,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 37,0
Goi-mailakoak
% 31,7
% 19,0
Batx. / erdi LH
% 38,1
% 28,5
DBH
% 15,0
% 15,5
Lehen H. edo gutx.
% 15,2
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 10,0 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 9,5.[20] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 44,4 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 29,4 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 16.510 euro-koa zen[22], eta etxegune bakoitzeko 38.597 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (18.738 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 22.050 euro zen. Errenta gordina 19.322 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 19.384 eurokoa zen[23][oh 1]: gizonena 24.966 eurokoa eta emakumeena 14.930 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 40,2 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 20.672 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 37.923 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 12.466 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 82.474 euro baino gehiago[24].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
9.630
P20
107
12.898
P25
2.400
15.765
P30
5.883
20.811
P40
11.152
24.966
P50
14.930
29.412
P60
18.579
34.906
P70
22.841
38.131
P75
25.666
41.702
P80
29.335
49.591
P90
40.101
60.070
P95
47.845
100.000
P99
74.201
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
16.861
P10
10.961
24.703
P20
14.755
27.982
P25
16.751
31.049
P30
18.632
36.975
P40
22.844
42.823
P50
28.871
48.732
P60
36.494
56.729
P70
45.065
61.701
P75
50.576
67.725
P80
57.491
85.868
P90
76.786
104.492
P95
93.095
159.843
P99
139.949
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 60,8 soldatak dira[25].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[26][oh 2]. Udalerrian indizea 27,6 da, probintziakoaren (29,6; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,4 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 11.107 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 93.335 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 11,9 zen[27] (Bizkaia osoan, % 9,4; udalerriko banaketa berdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 7.492 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 36.958 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 20,3 zen[28] (Bizkaia osoan, % 18,1).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Barakaldo udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 48.598 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,0; gainerako % 45,0 inaktibo zeuden (erretiratuak % 50,4, beste inaktiboak % 37,5 eta ikasleak % 12,1).[29] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,3 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 58,1 zen eta emakumezkoena % 52,1; langabezia-tasa, aldiz, % 9,3 eta % 13,4 zen, hurrenez hurren.[29]

Okupatuen kopurua 42.261 zen 2023ean, 2021eko 40.502etik gora.[30] Emakumeek okupatuen % 48,2 osatzen dute, eta gizonek % 51,8.

42.261okupatu, 2023+% 4,3 2021etik
% 48,2emakumeak okupatuen artean
% 55,0jarduera-tasa, 2024
% 11,3langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 48,8
% 22,7
% 16,9
Okupatuak · % 48,8Langabeak · % 6,2Ikasleak · % 5,4Erretiratuak · % 22,7Beste inaktiboak · % 16,9
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Barakaldo, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak43.101% 48,822.298% 52,720.803% 45,1
Langabeak5.497% 6,22.286% 5,43.211% 7,0
Inaktiboak39.781% 45,017.717% 41,922.064% 47,9
Guztira88.379% 100,042.301% 100,046.078% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 78,8), industria (% 12,9), eraikuntza (% 8,0) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,3).[30] Xeheago, jarduera-adarrik handiena merkataritza da (% 16,4), ondoren manufaktura-industria (% 12,0) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 11,9) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 12,9
% 78,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,3Industria · % 12,9Eraikuntza · % 8,0Zerbitzuak · % 78,8
Jarduera-adar zehatzak
Merkataritza
% 16,4
Manufaktura-industria
% 12,0
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 11,9
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 9,6
Eraikuntza
% 8,0
Ostalaritza
% 7,1
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,5
Hezkuntza
% 5,5
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Jarduera profesionalak
% 5,3
Administrazio publikoa
% 4,2
Beste zerbitzu batzuk
% 3,3
Informazioa eta komunikazioak
% 3,3
Etxeetako jarduerak
% 3,3
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,8
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,5
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,7
Higiezinen jarduerak
% 0,4
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,3
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,2
Erauzketa-industriak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 52,4; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 29,8), eta oinarrizko okupazioak % 13,8.[31] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 56,6 eta emakumeen % 48,0).

% 29,8
% 52,4
% 13,8
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 29,8Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 52,4Oinarrizko okupazioak · % 13,8Ez dago jasota · % 4,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Barakaldo, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak12.579% 29,86.239% 28,56.340% 31,1
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak22.150% 52,412.384% 56,69.766% 48,0
Oinarrizko okupazioak5.851% 13,82.302% 10,53.549% 17,4
Ez dago jasota1.681% 4,0971% 4,4710% 3,5
Guztira42.261% 100,021.896% 100,020.365% 100,0

Okupatuen % 87,4 besteren konturako langileak dira, eta % 12,6 norberaren konturakoak.[32]

% 10,8
% 72,0
% 15,4
Norberaren kontura, langileak dituena · % 1,8Norberaren kontura, langilerik gabe · % 10,8Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 72,0Besteren kontura, aldi baterakoa · % 15,4
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Barakaldo, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura5.329% 12,63.341% 15,31.988% 9,8
Besteren kontura36.932% 87,418.555% 84,718.377% 90,2
Guztira42.261% 100,021.896% 100,020.365% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 86,2 estatuan jaio zen, eta % 13,8 atzerrian.[29] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 52,3 okupatuak dira, % 32,2 erretiratuak, % 5,7 ikasleak, % 5,4 langabeak eta % 4,5 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 52,8 okupatuak dira, % 28,4 bestelako inaktiboak, % 9,2 langabeak, % 6,6 ikasleak eta % 3,1 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 44,4 okupatuak dira, % 27,0 bestelako inaktiboak, % 17,3 erretiratuak, % 6,2 langabeak eta % 5,1 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 47,1 okupatuak dira, % 31,6 bestelako inaktiboak, % 12,2 langabeak, % 6,1 ikasleak eta % 2,9 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 52,3
Okupatuak
% 52,8
% 5,4
Langabeak
% 9,2
% 5,7
Ikasleak
% 6,6
% 32,2
Erretiratuak
% 3,1
% 4,5
Beste inakt.
% 28,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 44,4
Okupatuak
% 47,1
% 6,2
Langabeak
% 12,2
% 5,1
Ikasleak
% 6,1
% 17,3
Erretiratuak
% 2,9
% 27,0
Beste inakt.
% 31,6
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 85,9 estatuan jaio zen, eta % 14,1 atzerrian.[31] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 54,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 30,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 9,8 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 67,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 15,2 oinarrizko okupazioetakoak eta % 12,8 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 48,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 12,8 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,7 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 43,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 9,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 30,9
Goi eta erdi maila
% 12,8
% 54,9
Langile kualifikatuak
% 67,5
% 9,8
Oinarrizko okup.
% 15,2
% 4,4
Ez dago jasota
% 4,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,9
Goi eta erdi maila
% 9,9
% 48,8
Langile kualifikatuak
% 43,1
% 12,8
Oinarrizko okup.
% 43,7
% 3,5
Ez dago jasota
% 3,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[33] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 64,7 zerbitzuetan ari dira, % 22,7 industrian eta % 12,4 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 61,8 zerbitzuetan ari dira, % 24,6 eraikuntzan eta % 11,9 industrian. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 94,0 zerbitzuetan ari dira, % 4,3 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 96,7 zerbitzuetan ari dira, % 2,4 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,2
Nekazaritza
% 1,6
% 22,7
Industria
% 11,9
% 12,4
Eraikuntza
% 24,6
% 64,7
Zerbitzuak
% 61,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,1
Nekazaritza
% 0,1
% 4,3
Industria
% 2,4
% 1,6
Eraikuntza
% 0,8
% 94,0
Zerbitzuak
% 96,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 35 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 390 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[34][oh 3]. Udalerriaren azalera 29,4 km² denez, NAE lurraldearen % 13,3 da[35]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 96,9 larre iraunkorrak (378 ha, 34 ustiategitan), % 1,7 lur goldagarria (6,4 ha, 16 ustiategitan), % 1,3 arbolak (5,2 ha, 7 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,36 ha, 14 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
13%
87%
NAE · 390 ha (% 13,3)Gainerako azalera · 2.549 ha (% 86,7)
NAE, lur-erabileraren arabera
97%
Lur goldagarria · 6,4 ha (% 1,7)Larre iraunkorrak · 378 ha (% 96,9)Arbolak · 5,2 ha (% 1,3)Baratzeak · 0,36 ha (% 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 686 behi, 558 ardi, 133 ahuntz, 4 txerri, 83 zaldi eta 769 hegazti zeuden[36][37].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 51.653 gidari zeuden erroldatuta: 31.788 gizon (% 61,5) eta 19.865 emakume (% 38,5)[38]. Biztanleen % 50,1 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 54.548 ibilgailuk osatzen zuten: 41.828 turismo, 4.812 motozikleta, 2.854 furgoneta, 2.525 kamioi eta 843 ziklomotor[38]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 406 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (451) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,6 urtekoa zen; turismoen % 11k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,2k 25 urte baino gehiago[38]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 50,1 diesel zen eta % 48,5 gasolinazko; 392 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,7; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 7,5k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 22,4k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
41%
29%
22%
0 etiketa · 831 (% 1,5)ECO · 3.211 (% 6)C etiketa · 21.882 (% 40,7)B etiketa · 15.865 (% 29,5)Etiketarik gabe · 12.032 (% 22,4)
Turismoak, adinaren arabera
11%
16%
25%
37%
10%
< 4 urte · 4.615 (% 11)4–8 urte · 6.722 (% 16,1)8–15 urte · 10.551 (% 25,2)15–25 urte · 15.668 (% 37,5)≥ 25 urte · 4.272 (% 10,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Barakaldon»

2019ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Amaia del Campo Berasategi (EAJ) alkatea da, Alfonso Garcíaren (PSE-EE) alkatetzaren ondotik. Del Campok alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei eta PSE-EEren boto zuriei esker.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barakaldoko udalbatza
Alderdia 2019 2015
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
11 / 27
18.897 (% 38,21)
8 / 27
12.547 (% 27,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
8 / 27
13.265 (% 26,82)
8 / 27
12.475 (% 27,27)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)
4 / 27
6.532 (% 13,21)
4 / 27
6.585 (% 14,40)
Elkarrekin Podemos (Elkarrekin Podemos)
3 / 27
5.529 (% 11,18)
4 / 27
5.590 (% 12,22)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 27
3.049 (% 6,17)
3 / 27
4.289 (% 9,38)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barakaldoko udaletxea.

Hona hemen Barakaldok izandako alkateen zerrenda:[39]

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Josu Sagastagoitia Monasterio 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesús María Rodríguez Orrantia 1983 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Carlos Pera Tambo 1991 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista
Tontxu Rodríguez Esquerdo 2003 2013 Euskadiko Alderdi Sozialista
Alfonso García Alonso 2013 2015 Euskadiko Alderdi Sozialista
Amaia del Campo Berasategi 2015 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Metroaren sarrera Beurkon (Bagatzako geltokia).

Bilboko metroaren 2. lineak hurrengo geltokiak ditu udalerrian:

Desertu-Barakaldo geltokia.

Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineak udalerritik pasatzen dira, eta hurrengo geltokiak dituzte:

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Kbus hiri-barruko autobus zerbitzuak bi linea ditu, hiri-erdigunea eta hortik urrunen dauden auzoak lotzeko.

Clara Campoamor Kultur Etxea

Kultur aretoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika talde ugari sortu dira Barakaldon:

Lasesarreko futbol zelai berria.

Lasesarreko Futbol zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo Arroyo arkitektoak diseinaturiko futbol zelaia da, Barakaldoko Lasesarre auzoan kokatzen da eta Barakaldo CF futbol taldearen futbol zelaia da. Herriko Urban-Galindo gune berrian kokatzen da Lasesarreko kiroldegi berriaren eta bestelako azpiegitura berrien ondoan.

2003ko irailaren 30ean inauguratu zen Barakaldo CF eta Bilboko Athletic Klubaren arteko norgehiagoka batekin.

Ondasun nabariak [40]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antonio Miranda fundazioaren eraikina, gaur Barakaldoko Musika Eskola.
Larrea jauregia.
Munoa jauregia.
Done Bikendi jauregia.
  • Barakaldoko merkatua: 1928an eraikia, Ismael Gorostiza arkitekto barakaldarrak diseinatu zuen.
  • El Carmen eraikina: Bizkaiko Labe Garaietako bulego nagusia izandako eraikina, 1946. urtean eraikia Manuel Maria Smith arkitektoak disenaturik.
  • Hiltegi Zaharra: Juan de Garay kalean kokatua, 1917an neomudejar estiloan eraikia. 1985. urterarte jardunean egon zen. 1992an zaharberritua izan zen Hizkuntza Eskola ofizialaren egoitza bihurtzeko.
  • Bilbao Exhibition Centre: Barakaldon eraikitako Bilboko erakustazoka berria da. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean. Inaugurazioa 2004. urteko apirilaren 19an izan zen
  • Etxe Zuriak: Larrazabal basoan kokatuak, Las Delicias (Urgozo) auzoko Erdi Aroko galtzadatik hurbil. Euskal baserrien harrizko eraikuntza kubikoaren adibide, Barakaldo eta inguruko herrietan ezohikoa dena.
  • Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa: Errekatxo auzoan kokatua. Egun dohainezko museoa da, non herriko aspektu fisiko, natural eta historiko nabarmenenak ezagutzea ahalbideratzen duten zenbait eduki erakusten diren.
  • Antonio Miranda fundazioa eraikina: Miranda etorbidean dago. 1914. urtean eraikia, estilo eklektikoan, barnealdean Erdi Aroberriko estiloko kapera dauka. Gaur egun musika kontserbatorioa eta udaleko musika bandaren egoitza da.
  • Larrazabal Eskola: Larrazabal basotik hurbil, Las Delicias (Urgozo) auzoan dago. XX. mendeko 20ko hamarkadan eraikia landa-eskola gisa, harrizkoa da era zurezko behatokia dauka. Barnealdea zaharberritua izan da, garaiko eskola bat erreproduzitu nahian.
  • Larrea jauregia: Larrea kalean kokaturik, XIII. mendean eraikia izan zen arkitektura barrokoan. 2004an zaharberritua izan zen jatetxe bat barne hartzeko.
  • Munoa jauregia: Burtzeña eta Gurutzeta auzoen artean dago. XVIII. mendeam eraikia, Frantziako bigarren inperio estiloan, Horacio Etxebarrieta enpresa gizon eta politikarian jabetza izan zen. Artelanak eta altzariak museo ezberdinetara salduak izan ziren. Barakaldoko Udala Munoa Jauregia eta inguruko lorategien eroste prozesuan dago, 2015. urtean publikora irekiko delarik.
  • Done Bikendi jauregia: Done Bikendiko plazaren alboan dago. XIX. mendeko azken herenean eraiki zen arkitektura neoklasikoan eta xehetasun eklektikoekin. 2005ean eraikina eraitsi eta gero berreraikia izan zen.
  • Barakaldo Antzokia: Juan Sebastian Elkano kalean kokatuta dago. 1933. urtean sortua, 1990an eraikin berria inauguratu zen.
  • Kastrexanako zubia: Cadagua ibaia zeharkatzen du, Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu.

Barakaldo kontserbazio egoera ezberdinean dauden hainbat dorretxe dago, zonaldearen edo auzoaren izena daramatenak:

Arte industriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. 1 2 (Gaztelaniaz) Jose Luis LIZUNDIA ASKONDO: «Barakaldo», Euskaltzaindiaren irizpena, 1985-09-24.
  5. ↑ Concha LAGO: «Javier Clemente: "Barakaldo lleva mucho tiempo abandonado"», Deia, 2011-05-16.
  6. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  7. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  8. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  9. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  10. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  12. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  13. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak eraikuntza-urtearen arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak azaleraren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  23. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  24. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  25. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  26. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  27. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  28. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  29. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  30. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  31. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  34. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  35. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q487801.
  36. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  37. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  38. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) Barakaldoko alkateak
  40. ↑ "Barakaldo", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]