121 krew

Wikipedia, Entziklopedia askea
121 krew
Datuak
JatorriaBarakaldo (Bizkaia)
Musika motahip-hop
Urteak2000—2016
Produkzioa
Diskoetxea(k)MusikHerria, Taupaka
Taldekideak
Endika Lahaine
Lamá
Hawa
Rufoh
Maisha
David Nanclares
Badok: 121-krew Musikasten: 121-krew

121 krew Barakaldoko Hip hop taldea da. Endika Lahaine (MC), Lamá (MC), Hawa (beatmaker), Rufoh (beatboxer, MC), Maisha (MC, beatmaker), David Nanclares (gitarrajolea, beatmaker) eta Unai González (soinu teknikaria)[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

121 Krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezala hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena.

Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera[2]. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Beatmakerra eta Mc-a).

2005. urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa[2].

Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen zuten[2] 2007.urtean MusikHerria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz.

2009. urtean "Guztiok bat...Euskal Rap" mixtape-a kaleratu zuten, euskara hutsean grabaturiko abestiak ziren denak.

2010. urtean David Nanclares (gitarrajolea eta beatmakerra) taldera batu zen.

Ondoren beste bi disko etorri dira, "Hiriaren taupadak" (2011) eta "Mahatsen denbora/Azken afaria" (2016).

Taldearen sorreratik Euskal Herrian, Madrilen, Bartzelonan eta Italian 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Euskal Rap-aren eszenako talde nabarmenetarikoa dugu 121 Krew.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan) (2005)
  • El surko del tiempo / Denboraren ildoa (2007, MusikHerria)
  • Guztiok bat...Euskal Rap (2009, MusikHerria)
  • Hiriaren taupadak (2011, MusikHerria)[3]
  • Mahatsen denbora / Azken afaria (2016, Taupaka)[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 121 Krew. (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
  2. a b c [http://www.euskalhhh.com/web/perfil/121-krew «121 Krew - Euskal Hip Hop Herria»] www.euskalhhh.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
  3. Hiriaren taupadak. (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
  4. Mahatsen denbora / Azken afaria. (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Myspaceko lotura