Wikipedia, Entziklopedia askea

Malgaxe (hizkuntza)

Lurralde eremua Madagaskar, Komoreak, MayotteHiztunak 24 milioi

Malgaxea Madagaskarko berezko hizkuntza nagusia da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan hitz egiten den autronesiar hizkuntza bakarra. 24.000.000 hiztun inguru ditu. Madagaskar geografiaz Afrikari dagokion arren, malgaxea ez da afrikarra, hau da, ez da hizkuntza afrikarren familien barnean sartzen: familia austronesiarraren kide da.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malgache hizkuntzak literatura idatzia du, ziurrenik XV. mendekoa. Sora-be alfabetoa Madagaskarreko hego-ekialdean sartu zen XVII. mendetik aurrera.

Radama I izan zen XIX. mendean Madagaskarko erreinua bateratzen zuen monarkia merinarraren lehen ordezkari alfabetizatua. Londresko Misiolari Elkarteko protestanteak gonbidatu zituen eskolak eta elizak sor zitzaten.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malgaxea, perpausek "aditza - objektua - subjektua" ordena jarraitzen duten munduko hizkuntza gutxietako bat da.