Madagaskar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Madagaskarko Errepublika
Repoblikan'i Madagasikara
Republique de Madagascar
Madagaskarko bandera
Bandera

Madagaskarko armarria
Armarria

Goiburua: Tanindrazana, Fahafahana, Fandrosoana
(
Aberria, askatasuna, aurrerapena )
Nazio ereserkia:
Ry Tanindraza nay malala ô
( Gure aberri maitea, o! )
Madagaskar: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Antananarivo
18°55′S 47°31′E / 18.917°S 47.517°E / -18.917; 47.517
Hizkuntza ofiziala(k) malgaxea, frantsesa1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Behin-behineko gobernua
Andry Rajoelina
Albert Camille Vital
Independentzia
Frantziatik

1960 ekainaren 26
Eremua
• Guztira
• Ura

587.041 km² (45.)
% 0,94%
Biztanleria
• Zenbatespena(2011)
• Dentsitatea

Herritarra

21.926.221 (53.)
35,2 biztanle/km² (174.)

Madagaskartar
Dirua Ariary (MGA)
Interneteko domeinua .mg
Telefono aurrezenbakia +261
1Malgaxea da hizkuntza nazionala Konstituzioaren arabera. Frantsesa hizkuntza ofizialtzat jotzen da de facto.

Afrikako hego-ekialdeko estatua eta uhartea. Indiako ozeanoan dago, Mozambikeko kostatik hurbil. Izen bereko uharteak eta beste txikiago batzuek osatzen dute estatua.

587.041 km2 ditu eta 21.926.221 biztanle (2011). Hiriburua Antananarivo da (1.403.449 biztanle).

Hiri nagusiak hauek dira: Toamasina (179.045 bizt.), Fianarantsoa (144.225 bizt.), Mahajanga (135.660 bizt.), Toliara (101.661 bizt.) eta Antsiranana (100.000 bizt.).

Hizkuntza ofizialak malgaxea eta frantsesa dira. Dirua ariary malgaxea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsingy parke naturala.

Orografia eta hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko laugarren uharte handiena da Madagaskar. Mozambikeko itsasarteak bereizten du Afrikako hego-ekialdeko kostatik, eta inguruan Komore, Maurizio eta Réunion uharteak ditu. Hiru alde nagusi bereizten dira lurraldean, uhartea iparraldetik hegoaldera, alderik alde, zeharkatzen dutenak: erdialdeko goi-lautada, ekialdeko itsasbazter meharra eta mendebaldeko zelaiak. Goi-lautadak hartzen du lurraldearen % 60; 800-1400 m bitarteko garaiera du, eta Tsaratanana sumendian du gailurra (2.876 m). Ibai asko dago Madagaskarren. Ura ekialdean isurtzen dutenak laburrak eta ur bizikoak dira (Mandrare eta Mananara), eta mendebaldekoak, berriz, luzera eta ur-emari handiagokoak (Oinlahy eta Mangoky).

Klima eta landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madagaskarreko klimak alde handiak ditu uharteko toki batetik bestera. Ekialdeko kostan tropikala da, epela erdiko goi-lautadan, guztiz idorra hegoaldean, eta bero hezea mendebaldean. Oro har, hezetasun handiagokoa eta beroagoa da kostaldea (21-27 Â°C) goi-lautada (13-19 Â°C) baino. Indiako ozeanoko zikloiek euri-erauntsiak eta uholdeak eragiten dituzte aldian behin.

Urtean, batez beste, 2.100 mm euri egiten du ipar-mendebaldean, 940 mm mendebaldean eta 355 mm hego-mendebaldean.

Madagaskarreko landaretza asko urritu da, neurririk gabe ustiatu baita, eta mendeetan landareak erre egin baitira lurra ongarritzeko. Gaur egun sabanak hartzen du gehiena, eta tarteka, hosto erorkorreko eta iraunkorreko basoak dira; kostaldean mangladiak daude. Beste inon ez diren primate txiki batzuk bizi dira uhartean: lemurrak.

Imerina countryside riziere rice paddies Madagascar.jpg Isalo canyons.jpg Allée des Baobabs near Morondava, Madagascar.jpg Rainforestmadagascar04.tif Madagaskarreko paisaiaren aniztasuna: arroz-soroak erdialdeko goi-lautadetan, Isalo Parke Nazionaleko basamortu-itxurako lautadak, Babobaben Hiribidea Morondavatik gertu, eta baso-paisaia Manakaratik gertu, uhartearen ekialdean.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madagaskarreko talde etnikoen banaketa espaziala.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioak honela banatzen dira: bertako erlijio tradizionalak (ia % 50), kristauak (% 45, katolikoak eta protestanteak), musulmanak (% 7).

Etnia nagusia malgaxea da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madagaskar herri pobrea da, demografiako datuek erakusten dutenez: bizi-itxaropena 62 urtekoa da, emankortasuna emakumeko 5,24 haurrekoa da, jaioberrien hilkortasun-tasa mila jaiotzako ia ehun haurrekoa.

Bestalde, biztanleen % 30etik gora analfabetoak dira.

Madagaskar ez dago oso jendeztatua, kontuan hartzen bada eremua: batez besteko dentsitatea km2-ko 33 biztanlekoa da. Alabaina, ez da ahaztu behar hazkunde demografikoa handia izan dela independentziaz gero, eta biztanle-kopurua bikoiztu egin dela hogeita hamar urtean. Inoiz baino gehiago, eskualdeen arteko desoreka nabarmenak ezkutatzen dituzte datuek, oro har. Bai biztanleen aldetik, bai ekonomiaren aldetik, probintzien batura gisa ikus daiteke Madagaskar, eta haien arteko harremanak, oztopo fisikoak direla-eta, ez dira errazak. Kanpotik etorriak asko dira (indiarrak, indonesiarrak, arabiarrak, afrikarrak) eta gizatalde bereiziak sortu dituzte eskualdeka (merinak, betsmisarakak, betsileoak).

Erdialdeko lautadak (bertan dago hiriburua) oso jendeztatuak daude, eta orobat iparraldea, iparralde-mendebaldea eta ekialdeko kostaldea (han dago Toamasinako portua). Aldiz, mendebaldean eta hegoaldean, askoz jende gutxiago bizi da. Landaldetik hirirako migrazioa indartsua den arren, urbanizazio-tasa aski txikia da oraindik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroz-soroetako lana, Ambositratik gertu.

Madagaskarreko lurraldea ugaria eta oparoa da, baina oso nekeza da hartatik garapen sendo eta dinamikoa sortzea. Baliabide naturalak askotarikoak dira, baina kopuruz urriak dira. Oreka ekologikoa, gehienetan hauskorra, kinka larrian dago, baso-soiltzea dela-eta. Lurpeko aberastasunak handiak dira (grafitotik urreraino, harri erdibitxiez gainera), baina hobi gutxi dira ustiatzeko egokiak. Herrialdeak duen beste eragozpen larri bat barne-komunikazioen eskasia da, eta horrek asko mugatzen ditu harreman ekonomikoak. Azkenik, Madagaskar urruti dago kontsumogune handietatik, hau da, Europa eta Ipar Amerikatik, eta urruntasun horrek eragin handia du garraioen kostuetan.

Nolanahi ere, jarduera batzuk besteak baino gehiago garatu dira. Arroza eta mandioka dira oraindik ere barne-kontsumorako lantzen diren gai nagusiak; azukre-kanabera eta kafea, berriz, industrialki lantzen dira, edota esportaziorako. Era berean, balio handiko gaiak esportatzen ditu (banilla, iltzeak, esentzia-olioak, litxiak). Abere-hazkundeak balio sinboliko handia du gizarte malgaxean; usadioz, zebuak hazten dira, eta ekoizpen berriak garatu dira (foie grasa). Arrantza ez da oraindik behar bezala ustiatzen. Lurpeko baliabideei dagokienez, kromita eta grafita bakarrik esportatzen dira kopuru esanguratsuetan. Industriaren alorrean, enpresak ertainak eta txikiak dira, barne-merkatura zuzenduak ia denak, eta erdiak baino gehiago Antananarivon daude; industriak NPGaren bosten bat hartzen du. Turismoak, itxaropen handiak ernatu baditu ere, inbertsio handiak behar ditu oraindik, ostatu azpiegituretan eta hegaldietan bereziki.

1972ko iraultzaz gero, politika ekonomikoa nazionalista eta sozialista izan da (nazionalizazioak, frankoaren eremutik ateratzea), eta, aldi berean, inbertsioak indartu dira. Munduko krisiak agerian utzi zituen sistema horren alderdi ahulak administrazioaren astuntasuna, gehiegizko zorrak, finantza-publikoen defizita, inflazioa, eta, hala, Madagaskarrek jaramon egin zien Nazioarteko Diru Funtsaren aholkuei, austeritate eta liberalizazioen bideari heltzeari dagokionez. Maileguei, kanpo-zorrei eta erreformei esker, emaitza hobeak lortu ditu BPGan, baina biztanleen diru-sarreren desberdintasunak, hala ere, nabarmenak dira, eta gizarte-arazo larriak izan dira horren ondorioz. Biztanleen % 70 pobrezian bizi dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Madagaskarko historia

Kolonialismoaren aurrekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia IV. mendean, edo, agian, lehentxeago iritsi zen Madagaskar uhartera. Edonola ere, argi dago Kristo jaio baino lehenagoko gizakien arrastorik ez dagoela. Heldu ziren lehendabiziko herriak Indonesiatik iritsiak ziren. Hori dela eta, egungo madagaskarrek ezaugarri fisiko eta hizkuntza zein ohitura asiarrak dituzte.

Beste herri batzuek migratu zuten hurrengo mendeetan, tartean persiarrak, eta, 1000 inguruan, arabiarrak. Horregatik, gaur egun uharteko iparraldean islama da erlijio nagusia. Egungo Madagaskarreko biztanleak K. o. lehen mila urteetan zehar uhartera heldu ziren indonesiar-malaysiarren eta han bizi ziren arabiar-afrikarren nahasketen ondorengoak dira.

1500. urtean iritsi zen lehen europarra, Diogo Dias portugaldar itsasgizona, uhartera. XVI. mendetik aurrera, portugaldarrak, ingelesak eta frantsesak saiatu ziren uhartean finkatzen, baina bertako populazioak uxatu zituen.

Ranavalona I.a Madagaskarko erregina (1828-1861).

XVII. mendearen bukaeran eta XVIII.aren hasieran, piraten ezkutaleku izan zen uhartea. Armen eta esklaboen salerosketa zela eta, malgatxe etniako (antemoro, antesaka, betsileo eta merina) batzuek erreinuak sortu zituzten uhartean. Haien artean ahaltsuena Merina erreinua izan zen, Andrianampoinimerina (1718-1810) erregearen aginpidean bateratu zena. Haren semeak, Radama I.ak (1810-1828), Maurizio uharteko britainiarren laguntzari esker, uhartearen parte handi bat menderatu zuen.

Frantziaren kolonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean, Radama II.a europarrekin harremanetan hasi zen, eta aginpide handia eman zion Frantziako merkataritza konpainia bati; 1868an Merina erreinuak frantsesen esku utzi zuen ipar-ekialdeko kostaldea. Frantziak Merina erreinuko gudarostea 1895ean menderatu zuenean, Frantziak anexionatu eta haren babespeko herri bihurtu zen. Madagaskar lurraldeko lehen agintari frantsesak, Joseph-Simon Gallieni jeneralak, esklabotasuna debekatu zuen, eta, 1897an, Ranavalona III.a, Merinako erregina, Maurizio uhartera erbesteratu zuen.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Madagaskar Frantziako lurralde izan zen, itsasoaz haraindi zituenen arteko bat, Frantziako parlamentuan ordezkariak zituela. 1958an burujabetasuna eskuratu zuen, Frantses Erkidegoaren barnean, Errepublika Malgaxe izenpean, eta handik bi urtera, 1960an, askatasun osoa (1975. urtean hartu zuen Madagaskarko Errepublika Demokratikoa izena). Errepublikaren lehen lehendakaria Philibert Tsiranana izan zen. 1970az geroztik, Frantziaren eta Madagaskarren arteko harremanek okerrera egin zuten; Madagaskarrek Frantziarekiko loturak eten eta ekonomiaren alor asko nazionalizatu egin zituen. 1976an betsimisaraka etniakoen eta Komore uharteko etorkinen artean istilu eta borroka latzak izan ziren; mila komorear inguru hil ziren, eta askok alde egin zuten Madagaskarretik.

1975ean Bigarren Errepublika onartu zen, Didier Ratsirakaren lehendakaritzapean, eta Madagaskarreko Iraultza Sozialistaren Estatutua, Liburuxka Gorria deitua, eman zen argitara. 1980az gero Madagaskarreko gobernua Frantziarekiko, Estatu Batuekiko eta Komoreekiko harremanak hobetzen ahalegindu zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ANP alderdiak (Assemblée nationale populaire), 1988an hautatu zuen Arema (Avant-garde de la révolution malgache: Iraultza Malgaxearen Abangoardia, Didier Ratsiraka buru zuena) taldea zela nagusi. Hark egin zuen ahaleginik handiena 1989ko abenduan lehen demokratizazio-neurriak hartu zirenean (alderdi-aniztasuna). Giro nahasian, oposizioak, Elizen Batzordearen laguntzarekin, Indar

Bizien Mugimendua antolatu zuen, eta Didier Ratsiraka lehendakariaren kontra gogor egin zuen, harik eta 1991ko uztailean, bere aldetik errepublikaren beste presidente bat (Rakotoharison jenerala), eta beste lehen ministro bat (Albert Zafy), hautatu zituzten arte. Ez da jakiterik izan agindua izan ote zen ala ez, baina abuztuaren 10ean, manifestazio baketsu batean, tiro egin zuen presidentearen guardiak: ofizialki, 30 lagun hil zituen eta asko zauritu, Albert Zafy haien artean. Haren ondoren, oso manifestazio handiak egin ziren Antananarivon (haietako batean 300.000 pertsona bildu ziren). Urriaren 31n, azkenik, aurkitu zen irtenbide politiko bat: hemezortzi hilabeteko behin-behineko aldi batean, lehengo presidenteak eta lehen ministroak agintean jarraitu behar zuten, baina, era berean, Aginpide Goren bat ere eratu zen, A. Zafyren gidaritzapean, III. Errepublikarako trantsizioa egiteko. Haren kontra, Didier Ratsirakak eta haren jarraitzaileek erreibindikazio federalistak bultzatu zituzten, zenbait probintziatan estatu-kolpe txikiak eragin zituztenak. Nolanahi ere, kaleko egoera baretzen hasi zen, konstituzio berri bat onartu (1992ko irailean aldarrikatua) eta presidentetzarako hauteskundeak egin zirenean; hauteskundeen bigarren itzuliak, 1993an, Zafyren garaipena sendotu zuen. Alabaina, gorabehera askoren ondoren, epaitegi nagusiak A. Zafy presidentea bere postutik eraitsi zuen, konstituzioak zioena ez betetzeaz salatuta.

Ondorengo hauteskundeetan (1996ko abenduan), A. Zafyk hondoa jo zuen, eta D. Ratsiraka nagusitu zen. Hark iraun zuen agintean 2001eko hauteskundeak arte; hauteskunde haietan Ravalomanak gehiengo absolutua lortu zuela aldarrikatu zuen lehen itzulian eta hauteskunde iruzurra izan zela salatu zuen, gobernuak AREMA alderdiko Ratsiraka izendatu zuelako garaile. Krisi politiko hark gerra zibila lehertzeko arriskua zabaldu zen 2002an, gizartea eta gudaroste malgaxea bitan banatu baitziren. Etnien arteko liskarra gehitu zitzaion liskar politikoari, eta gaur egun ere istilu handiak daude etnien artean. 2002ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Ravalomanaren alderdi berria (TIM, Madagaskar maite dut) izan zen nagusi.

2006an beste bost urterako izendatu zuten Ravalomana, baina orduan ere iruzurra egin zuela salatu zuen oposizioak.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madagaskar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]