Wikipedia, Entziklopedia askea

Mapa politiko

Eduki-taula

Euskal Herriko mapa politikoa, lurralde historikoak eta banaketa administratibo nagusia erakusten dituena

Mapa politikoa mapa-mota bat da, kontinente, herrialde, eskualde edo probintzien arteko mugak erakusten dituena; hau da, halako lurralde baten banaketa politiko edo administratiboa irudikatzen duen mapa-mota da. Askotan, mapa politikoetan kolore desberdinak erabiltzen dira lurralde-zati bakoitza bereizteko.

Mapa politikoek beste informazio batzuk ere eskaintzen dituzte, lurralde-zatien arteko mugez gain: batzuetan, lurralde-zati bakoitzaren izena, hiriburua edo hiri garrantzitsuenak erakusten dituzte; normalean ez dute bestelako informazio geografikorik ematen, itsasoak, ibaiak, mendiak, aintzirak, edo errepide eta trenbideak adibidez, baina gerta daiteke horrelako osagai batzuk ere agertzea mapa politikoetan.