Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1992ko apirilaren 30a
Mönchengladbach
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Marc-Andre Ter Stegen

Marc-André Ter Stegen Alemanian jaio zen 1999 ko apirilaren 30ean, 30 urte ditu eta 187 zentimetro neurtzen ditu. Momentu honetan Bartzelonan bizi da. Bartzelonako futbol jokalaria, atezain moduan jartzen dena.

Ekipoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 urte zituenean Borussia Mönchengladbach taldean hasi zen, eta hainbat kategoritan ibili ondoren 2009 han bigarren taldera igo zen. Bigarren taldean 18 partidu bakarrik jokatu zituen eta lehen taldearen dinamikan sartzen hasi zen eta 2010 ean taldea sortu zen. Han 4 urte egon zen 108 partidu jokatu zituen eta oso maila ona ematen, eta aldi berean Bartzelonaren interesa pizten hasi zitzaion. 2014ko udan, 12 milioi euro ordainduz Bartzelona taldera joan zen, eta gaur egun bera dagoen ekipoa da. Bartzelonan 100 partido baina gehiago jolastu ditu. Bi taldetan jokatzen du Bartzelonan eta Alemaniako selekzioan. Bartzelonan jokatzen du 2014ko udatik.

Selezkio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko maiatzaren 26an debuta egin zuen, eta ordutik Alemaniako selekzioan jokatzen du. Denbora honetan gehienetan Manuel Neuer-en ordezkoa izan den arren, 25 partidu jokatu ditu. Eurokopa batean 2016 han eta Munduko txapelketa batean 2018 han deitu zioten, baina bietako batean ere ez du jokatu.

Tituloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan 14 titulo irabazi ditu. Horietako batzuk Champions League, La Liga, Futboleko Espainiako Errege Kopa, Espainiako Superkopa etab.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Erich Kaus da eta bere ama Renate Kaus.

Bere emaztea Daniela ter Stegen da, 2017an ezkondu ziren eta ume bat dute Ben izenekoa, 2019ko abenduan jaio zen.