Txikipedia:Maria Luisa Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Luisa Agirre pediatra

Maria Luisa Agirre (Tolosa, Gipuzkoa, 1919, Leaburu, Gipuzkoa, 2013), pediatra eta medikua izan zen. Medikuntzako ikasketak egin zituen lehen emakume gipuzkoarra izan zen.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan, neskek ez zuten ikasketa profesionalik egiten, baina bere amak bultzatu zuen unibertsitate ikasketak egitera. Ikasketak gauzatzen ari zela, Gipuzkoako ikasle onenaren saria jaso zuen.

Mediku bezala lanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraosteko garaiak zirenez, pobreziarengatik, oso egoera txarretan iristen ziren bere eskuetara haurrak, gosez eta egarriz hiltzen. Garai hartarako teknika moderno eta iraultzaileak erabiltzen zituen, modu hartara ume askoren biziak salbatuz.

Ikasketak amaitu eta bere etxebizitzan kontsulta bat iriki zuen, gero bere etxea eta kontsulta Leaburun jarri zituen. 24 orduz ibiltzen zen lanean kontsultan.

Datu interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu interesgarri gisa, autoa izan zuen lehen emakume Tolosarra izan zen.

Gaur egun, hainbat leku eta eraikin bere omenez daude izendatuak, hala nola, Leaburuko kultur etxea, Tolosako Maria Luisa Agirre plaza eta Donostiako Medikuntza unibertsitatea.