Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1950eko azaroaren 11
Barakaldo
🔨
Lanbidea
unibertsitateko irakasle
📷
Argazkiak
ikusi

Maribel Arriortua Bizkaitar kimikaria, ikertzailea eta irakaslea 1950eko azaroaren 11an jaio zen  Barakaldon. 72 urte ditu.

Maribel, zientzia kimikoetan lizentziatua da. Beste alde batetik, mineralogia eta petrologia departamenduan irakasle da. Eta 1992tik katedradun lanetan dabil.

Argazki honetan Maribel Arriortua agertzen da, kamarari irri bat oparituz.
Maribel Arriortua

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialari honek,  Euskal Herriko unibertsitatean. ikasi zuen, Baina  Lovainako unibertsitate Katolikoan ere. Izan ere, bere doktorego-tesiaren zati bat Lovaine-la-Neuveko unibertzitatean egin zuen.

Ikasketak egin zituen leku berberean egiten du lan irakasle bezala, hain zuzen ere Euskal Herriko unibertsitzatean. (Kristalografia eta Mineralogiako irakaslea izan zen.)

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketa nagusiena, erregai fosilen alternatibak aurkitzera bideratuta dago.

IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumenaren nahiz energiaren arloetan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalen ikerketan.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Euskadi Ikerkuntza Saria eman zioten zientzia eta Teknologiaren modalitatean. (bideoa)

2012an Zientzia, Arte eta Letren Akademia den Jakiundeko kide numerarioa izendatu zuten.

2014an Eusko Jaurlaritzako zientzia-aholkularitzako batzordeko kide izendatu zuten, 2020ko horizontearekin Zientzia eta Teknologia Euskal Estrategia definitu zuen Batzorde hori.

2019. urtean, UPV/EHUren omenaldia egin zioten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Zientzietako jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.noticiasdealava.eus/actualidad/sociedad/2011/05/17/maribel-arriortua-recibe-premio-euskadi/94186.html

https://www.jakiunde.eus/noticias/detalle/e/maribel-arriortua-reconocimiento-de-ikerbasque-a-su-trayectoria-cientifica/

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/-/entrevista-a-maribel-arriortua

https://www.20minutos.es/noticia/976475/0/