Wikipedia, Entziklopedia askea

Marrella kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Kanadako aztarnategian (Burgess Shale-n) dagoen fosil ugariena da.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Doolittle Walcott naturalistak Burgess Shalen aurkitu zuen aurreneko fosila izan zen, 1909ko abuztuaren 30ean. 1912an jaso zuen izen ofiziala. "Parpailadun karramarroa" bezala identifikatu zuen eta trilobite arraro bat zela esan zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrella animalia txikia zen, 2 cm baino ez ditu neurtzen. Ezkutu zefaliko bat du atzerantz tolesturiko bi adar pare dituena. Burutik bi antena pare ere ateratzen zaizkio, pare bat luzea eta flexiblea eta beste parea motza eta sendoa.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrella animalia bentikoa zen, hau da, itsaso hondoetan ibiltzen zen, eta sarraskijalea zen