Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


   Ba al dakizu   
Putreak garrantzitsuak dira ekosistementzat sarraskijale gisa; izan ere, hildako animaliez elikatzen dira, eta, horrela, gaixotasunak gutxiago zabaltzen dira, gorpuak deskonposatzen direlako eta birusak eta bakterioak hiltzen dituztelako urdailetako azidoarekin. Horrek beste animalia batzuei gaixotasunak ez kutsatzen laguntzen du.

Sarraskijaleak deskonposizio egoeran dauden beste animalia edo landareez elikatzen diren animaliak dira. Hauek ez dituzte haiek harrapatu eta hiltzen, beste animalia batzuk baizik. Sarraskijaleak talde txikietan ibiltzen dira animali hil bat aurkitzeko zain. Aurkitzean, elkar borrokatzera heldu daitezke janari gehien hartzeko asmoz. Sarraski-elikagai gutxi dauden garaian, taldeetan ehizatzen dute. Erraz egokitzen dira ingurune berrietara dieta malgua dutelako, hau da; haragijaleak badira ere, batzuk orojaleak dira haragia eta materia-landare deskonposatuak jaten dituztelako.



Zeintzuk dira sarraskijale motak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudia Ezaugarriak
Lurtarrak
Hiena (Hyaenidae)
Harrapakariek uzten dituzten harrapakinen zatiak eta animali gaixo edo zaurituak jaten dituzte.
      Entzun!

Urtarrak
Karramarroa (Brachyura)
Arrain hilez edo uretan deskonposizio-egoeran dagoen organismoz elikatzen dira.
      Entzun!

Airekoak
Sai arrea (Gyps fulvus)
Horien hondakinez edo ur-ertzean aurkitu dezaketen animilai hilez elikatzen dira.
      Entzun!

Intsektuak
Erlea (Anthophila)
Denbora tarte labur batez hartzen dute gorpua, baina berehala kontsumitzen eta/edo lurperatzen dute gorpua.
      Entzun!

Sarraskijaleak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian sarraskijale asko ikus ditzakegu eta ohikoenak hegaztiak dira. Hauen artean, saiak dira gehien ikus ditzakegunak. Hauek, hildako animaliak eta baita haien hondakinak jateaz arduratzen dira. Gure inguruan ohikoa den beste hegaztia erroia edo belea da, hau ikusteko errazena da hiri eta hiri-ingurunetan aurki daitezkeelako, eta giza hondakinez eta eskura dauden beste baliabide batzuez elikatzen delako. Bitxikeri moduan, erroia animaliarik adimentsuenetarikoa da, nahiz eta garun txikia izan. Ikus dezakegun beste animalia bat azeria da, hau basoetan eta soroetan aurkitzen da baina, aurrekoarekin konparatuz ikusteko zailagoa da.

Galtzeko arriskuan al daude?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ugatza (Gypaetus barbatus)

Zientzialarien ustez, sarraskijale mota hauen espezie asko galtzeko arriskuan daude hainbat arrazoirengatik. Ohikoenen artean, deforestazioa, hau da basoen suntsiketa, dago, eta hemen putreak dira kaltetuenak (sai beltzak, sai arrea, sai zuria eta ugatza). Ondorioz, animalia hauek desagertzen badira, hil eta deskonposatzen ari diren animaliek denbora gehiago behar izaten dute desagertzeko, gaixotasun gehiago sortzeko aukerarekin.

Euskal Herrian galtzeko arriskuan dauden animaliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaileei esker jakin dezakegu hainbat animalia daudela galtzeko arriskuan, baina arreta sai beltzean jarriko dugu, 50 bikote ugaltzaile baino gutxiagoko populazioa duelako.

Arazo honen errua gizakiok dugu. Animalien habitata suntsitzen ari gara, lehen basoa zen lekuan etxeak, errepideak eta beste hainbat gauza eraikitzen hari direlako. Beste alde batetik, pertsona batzuk legez kanpoko ehizan aritzen dira eta horrelako animaliak hiltzen dituzte. Gainera, askotan hil egiten dira kutsatutako elikagaiek istripuz pozoitzeagatik eta azpiegiturekin talka egin dutelako, linea elektrikoekin adibidez.

Hau konpontzeko, funtsezkoa da kontserbazio-neurri eraginkorrak ezartzea, ehiza arautzea eta ingurumen-hezkuntza egotea. Guztion artean lan egin behar dugu aurrera eramateko eta espezien honetako eta beste animaliak babesteko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]