Burgess Shale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burgess Shale1
UNESCOren gizateriaren ondarea
WalcottQuarry080509.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia 304
Kokalekua  Kanada
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 51° 26′ N, 116° 28′ W / 51.433°N,116.467°W / 51.433; -116.467Koordenatuak: 51° 26′ N, 116° 28′ W / 51.433°N,116.467°W / 51.433; -116.467
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Burgess Shaleren kokapena.

Burgess Shale (euskaraz Burgessko eskistoa) munduko fosil aztarnategi ezagunenetakoa da. Kanadako Mendi Harritsuetan kokaturik dago, Kanada mendebaldeko Columbia Britainiarra probintzian.

Kanbriar garaiko (duela 505 milioi urte) fosilen atal bigunak inprimatuak dauden fosil aztarnategi zaharrenetakoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskisto beltzezko arroka erraldoia da eta Field herriaren inguruan dauden hainbat aztarnategi hartzen ditu. Yoho Parke Nazionalaren eta Kicking Horse pasabidearen artean kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgess Shale Charles Walcott paleontologo estatubatuarrak aurkitu zuen 1909ko abuztuaren 30ean lanerako sasoiaren bukaeran. 1910an emaztearekin eta alabarekin itzuli zen. Animalien atal bigunen kontserbazioaren garrantziaz ohartuta 1924 artean urtero itzuli zen bertara. Ordurako 74 urte zituen eta 65.000 fosil bilduak zituen. Fosilak deskribatu eta sailkatzea lan handia zen eta horretan aritu zen 1927an hil zen arte. Garai hartan fosilak bizidun modernoekin batera sailkatzeko joera zientifikoa zegoen eta Walcotten fosilak bitxikeriak baino ez ziren izan hurrengo hamarkadetan.

1962an Alberto Simonetta paleontologo italiarrak fosilak berraztertu zituen eta bizidun modernoen artean sailkatu ezin zirela konturatu zen. Walcott Quarry (Walcotten harrobia) hobeto aztertzea erabaki zuen Kanadako Ikerketa Geologikoen Elkarteak. Harry Blackmore Whittington britainiarrak, trilobiteetan aditua zenak, hartu zuen lan berrien gidaritza baina 20 metro gorago zulatzea erabaki zuen. Cambridgeko Unibertsitateko Derek Briggs eta Simon Conway Morris ikasleekin batera Walcottena baino askoz fauna aberatsagoa aurkitu zuen. Fosilen atal anatomiko arraroek ezinezkoa egiten zuten gaur egungo animaliekin loturarik bilatzea. Esate baterako, Opabinia bost begidun izakia da eta Hallucigenia hasiera batean hankaz gora irudikatu zen.

1970 hamarkadaren erdialdean UNESCOk eta Kanadako Parkeen Agentziak Burgess Shaleko fosilen garrantzia onartu zuen eta fosilen bilketa zaildu egin zen. Ontarioko Erret Museoak soilik jarraitu ahal izan zuen indusketekin eta Desmond Collins paleontologoak talde gehiago aurkitu zituen Walcotten harrobiaren gaineko eta azpiko estratuak aztertzerakoan.

1989an Stephen Jay Gouldek Wonderful Life liburua argitaratzean Burgess Shaleko fosilak mundu mailan ezagun bihurtu ziren. Goulden esanetan kanbriar garaian animalien arteko dibertsitatea askoz handiagoa zen gaur egungo bizidunen artekoa baino.

2014ko otsailean 42 kilometro hegoaldera Kootenay Parke Nazionalean aztarnategi berria aurkitu zen eta 15 egunetan 50 animalia espezie jaso ziren bertan.

Ezaugarri geologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgess Shaleko fosilak buztin iluneko arroka karetsuetan azaldu dira. Duela 505 milioi urte eraturiko arrokak dira eta 160 metrotako lodiera duen geruza ekaitzaldietako olatuek astinduta sortu zen. Labar bertikalak Burgess Shaleko geruza sortu ondoren arrezife karetsuez eratu ziren.

Hasiera batean oxigeno gabeko baldintzetan sortu zela uste izan zen, eta horregatik imprimatu ahal izan zirela animalien zati bigunak. Dena dela azken ikerketek erakutsi dute Burgess Shaleren formazioan zehar oxigenoa uneoro izan zela.

Fosilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgess Shalen Kanbriar Ertaineko fauna tipikoa ageri da, baina atal gogorrak dituzten animaliak %14a baino ez dira, honek egiten du berezia. Espezie gehienak bentonikoak dira, itsaso hondoetan mugitzen ziren sarraskijaleak edo hondoan finkaturiko espezieak. Nektonikoak (igerilariak) gutxi daude. Harrapariak %10a baino ez dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilen argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosilen interpretazioa artistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgess Shale Aldatu lotura Wikidatan