Txikipedia:Marruskadura-indar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indarra eskubirantz egiten ari bada ere (gezi berdea), marruskadurak (gezi horiak) erresistentzia egiten dio beste aldera.

Marruskadura-indarra edo marruskadura bi gorputzek elkar igurtzean sortzen den erresistentziazko indarra da.

Gorputz bakoitzean desberdina da, Izotzetan adibidez oso txikia denez, irrist egiten dugu. Lokatzean berriz, marruskadura handiagoa denez, askoz neketsuagoa da gauzak mugitzea.

Mugitzen ari den gorputzaren masak eta dagoen lekuko grabitateak ere eragiten du. Horrela, Marten Lurrean baino esfortzu gutxiago egin beharko da gauzak errestan eramateko.