Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
53.127
🔎
Azalera
181,43 km²
🏙️
Hiriburua
Majuro
📷
Argazkiak
ikusi
Marshall uharteetako bandera
Marshall uharteen mapa

Marshall Uharteak Australiako ipar-ekialdean, Naurukoren iparraldean eta Mikronesiaren ekialdean daude.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshall uharteetan Majuro da hiri garrantzitsuena eta baita hiriburua ere. Marshall uharteak 1152 uhartez osatuta daude, eta hauek 29 atoloietan banatzen dira. Bost uharte handi daude, eta bi talde paralelo osatzen dituzte: "Ratak" katea (egunsentia) eta "Ralik" katea (ilunabarra). Hizkuntza ofizialak marshalera eta ingelesa dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshall uharteetako klima tropikala da, beroa urte osoan, tenperatura aldaketa gutxirekin. Etengabeko haizeak bero-sentsazioa leuntzen du. Prezipitazioetan dago desberdintasun bakarra iparraldetik hegoaldera: hedoaldean prezipitazioak ugariak dira.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

700 landare-espezie aurkitu dira Marshall uharteetan, eta horien erdia, gutxi gorabehera, autoktonoak dira. Landare horietatik 80 inguru lurrean hazten dira; gainerakoak algak eta itsas belarrak dira.

Marshall uharteetan, 5.000 animalia-espezie baino gehiago daude. Hauetatik garrantzitsuenetarikoak 600 espezie artropodo dira, horietako gehienak lurtarrak. Horrez gain, 100 hegazti-espezie baino gehiago sailkatu dira, hauetatik 19 autoktonoak. Baita Marshall uharteetan soilik aurki ditzakegun itsas insektuak ere. Bestalde, kostaldetik gertu 800 arrain espezie baino gehiago daude eta koralezko arrezifeetan 250 koral-espezie baino gehiago daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrek, britainiarrek, errusiarrek, alemaniarrek eta japoniarrek Marshall uharteak kontrolatu dituzte historiaren une ezberdinetan. Mundu Gerra ostean, Estatu Batuak kontrolatu zituen uharteak. 1986an, Marshall Uharteak herrialde independente bihurtu ziren. Gaur egun, aldaketa klimatikoaren ondorioz, eta batez ere itsas maila igotzen ari dela eta, uharteen biziraupena arriskuan dago.