Txikipedia:Meme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
"Kilroy hemen egon zen" grafitia Normandiako batailan parte hartutako soldatu estatubatuar ezezagun batek utzi zuen; laster ehundaka kopia agertu ziren nonahi, ia beti leku arriskutsuetan. Gaur egun, lehenengoetariko memetzat hartzen da.

Meme bat Internet eta sare sozialen bitartez zabaltzen den ideia, kontzeptu, txiste edo hitz-joko bat da, eta jende arteko ospea irabazten duena; izan daiteke irudi bat, bideo bat, esaldi bat, argazki bat, eta abar. Esan daiteke memea birus baten antzera "kutsatzen" den zerbait dela, oso azkar zabaltzen dena. Publizitate biralarekin ere lotuta egoten dira askotan.

Arrakasta izateko, meme batek honako ezaugarriak eduki behar ditu:

1. Laburra izatea, testu gutxikoa.

2. Memean agertzen diren hitzek gure sentimentuetan eragina izatea, askotan umorearen bidez.

3. Gogoratzeko erraza izatea.

Hitz moderno samarra da, lehen aldiz Clinton Richard Dawkins izeneko Ikertzaile britainiar batek 1976. argitaratutako liburu batean agertua. Ingelesez "meem" ahoskatzen da.

Such graffitis were left by a mysterious GI during the Battle of Normandy. Thousands of "Kilroy was here" drawings were made in the most risky places. After the war, it could be found on many us army battle fields and in many other places in the world.