Txikipedia:Mendaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak2.010
🔎  Azalera25,39 kilometro koadro
🌄  Altuera30 metro
Map

Mendaro Gipuzkoako udalerri bat da. 2.012 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago, Bizkaiko mugatik gertu. Debabarrenako herria da. Mendaro mendiz inguraturik dago. Debako mugan, Otaerre , Gaintxipiaeta Garaluz . Mutrikurekin mugan Arno dago. Beste mendi garrantzitsu bat Urnobitza da, Elgoibarko mugatik gertu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaro herria hiru auzo nagusik osatzen dute: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Mendaro herri euskalduna da, biztanleen %76,2 euskaraz mintzatzen dute. Mendaro Gipuzkoako herri gazteenetariko bat da, 1983. urtean sortua.