Txikipedia:Merkurio (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezaugarriak
Sexua Gizonezkoa
Ikonografia Sugea eta kaduzeoa
Baliokideak Hermes eta Abianus
Familia
Bikotekideak Larunda eta Rosmerta
Seme-alabak Evandro eta Kupido
Aita Jupiter

Merkurio mitologia erromatarreko merkataritzaren jainkoa zen.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatarien, negozioen, garraiolarien, dendarien eta bidaiarien jainko babeslea zen. Jainkoen mezularia zen, eta horregatik, hegaldun txanoarekin irudikatzen zen, Hermes bezala.

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzutan, dirua eramateko poltxiko bat darama eta ere, beste batzutan, Hermesen ezaugarriekin ere ikusten zaio, adibidez: hegadun sandaliak, hegadun kapela edo kaduzeo bat.

Hermes-Merkurio identifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioren gurtza zaharra da. Erromako Aventinoko muinoan bazuen tenplua K.a. 495. urtean. Han, Merkurio erromatar Maiarekin batera gurtzen zen, eta Maia grekoarekin identifikatu zenez, bere amatzat hartu zuten. Lotura greko horren ondorioz, eta Hermes Zeusen semea zelako, Merkurio Jupiterren seme bihurtu zuten. Merkurio eta Maia Mercuralia jaialdian ohoratzen zuten, Maiatzaren 15ean, Aventinoan eskaini zitazion tenpluan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermes/Merkurio eragin estruskoaren bidez XVII mendean edo kontaktu zuzenaren bidez Campaniarekin edo Grezia Handiko kolonia helenikoekin harreman zuzenaren bidez, modu desberdinean sendotu zen gizarte erromatarrean. Augustoren garaia arte, une horretan Estatuak berak sustatu baitzuen bere gurtza.