Wikipedia, Entziklopedia askea

Mero zuria Mediterraneoan eta Afrika iparraldeko itsasertzean bizi da.Euskal Herrian asko jaten den arrain bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mero zuria.

Arrautza itxurako gorputza du, 90cm baino handiagoa eta 150cm baino txikiagoa da. Buru eta aho handia du eta bizkarraldean hegats luze bat du. Bizkarraldea gorria edo grisa izan daiteke eta sabelaldea argiagoa du.

Gazteak direnean beste kolore batekoak dira.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteak direnean ur azaletik gertu bizi dira eta zaharragoak direnean sakonera handiako lekuetan aurkitzen dira. Normalean koraletan bizi dira edo harrien artean.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meroen elikagai nagusiak moluskuak, krustazeoak eta beste arrain batzuk dira, baina gehien gustatzen zaizkienak olagarroak dira.

Mero zuri heldu eta gazteak kostaldeko uretatik itsaso zabalera irteteko gai dira harrapakinen bila.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Meroek organo bat bibrarazten dutela elkarren artean komunikatzeko edo beste espezieak uxatzeko.

Mero zuriak hermafroditak dira. Meroak gazteak direnean emeak izaten dira eta helduak direnean sexuz aldatu daitezke, orokorrean 9-16 urteren tartean izaten da.

Ugaltzeko garaia iritsitakoan meroak multzoetan elkartzen dira, multzo bakoitzean 7 emeetatik ar bat dago.

Arrantza eta gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mero zuriek zapore oso ona dute eta horregatik asko arrantzatzen dira. Baina arrantzatzen diren kantitatea hain altua da, gero eta mero gutxiago daudela. Euskal Herrian asko jaten da eta modu desberdinetan.