Txikipedia:Meryl Davis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Meryl Elizabeth Davis Royal Oaken jaio zen West Bloomfield Townshipen, Detroitetik gertu, Michiganeko estatuan, Estatu batuetan, 1987. urtean. Gaur egun izotz patinatzaile profesionala da.[1]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun izotz patinatzaile Amerikarra da, dantza moduan. Bost urterekin hasi zen patinatzen; hasieran, patinaje indibiduala egiten zuen, baina 8 urterekin izotz patinajea egiten hasi zen. Charlie White ezagutu zuen Detroiten bere instruktoreak(Seth Chafetz) esan ziolako ona izango zela hobetzeko. Munduko titulua eta izotz gaineko dantzan olinpikoa irabazi zuten lehen patinatzaile estatubatuarrak izan ziren[2].

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patinaje Artistikoko Sari Nagusiko Finala bost aldiz jarraian irabazi zuten, 2009 eta 2013 artean eta Charlie White patinatzailearekin batera, Olinpiar Txapelduna izan zen 2014an eta Munduko Txapelduna 2011n eta 2013an.

Azkenik, 2006-2014 urte bitartean 29 urrezko domina lortu ditu, 7 zilarrezko eta 5 brontzezko; hori guztia 13 txapelketetan, horien artean Olinpiar jokoak, estatu batuetako txapelketa nazionala, Grand prix finala eta hamar gehiago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Meryl Davis. 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Meryl Davis. 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) Meryl Davis. 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).