Txikipedia:Michael Jordan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Jordan Chicago Bulls taldean jolasten

Michael Jeffrey Jordan (1963ko otsailaren 17an, New Yorken jaiota) Estatu Batuetako NBA saskibaloi ligako jokalaria da. 1,98 metroko altuera zuen eta eskolta posizioan jolasten zuen. NBA-n guztira 15 denboraldi jokatu zituen. Horietako 13 denboraldi Chicago Bulls-en jokatu zituen, non 6 eraztun irabazi zituen. Batzuentzat, NBAren historiako jokalaririk onena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michael, Brooklyn, New Yorken jaio zen. James eta Deloris Jordan-en semea da.

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jordanek North Carolinako unibertsitatean jokatu zuen, 1981etik 1984ra. Bere lehen urtean, Dean Smith izan zuen entrenatzaile gisa. Han, 1982-83 eta 1983-84 denboraldietan, Naismith College Player of the Year (Urteko unibertsitateko jokalaria) saria irabazi zuen. North Karolinako unibertsitatean, partidako batezbeste 17,7 puntu lortuz.

Jarduera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michael Jordanek NBAn 15 denboraldi jokatu zituen, bi taldetan (Chicago Bulls eta Washington Wizards) .

Chicago Bulls[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jordanek Chicago Bulls taldean hasi zuen bere ibillbide profesionala, taldeak Jordan 1984ko NBA Drafteko 3. aukeran hautatu zutenean. Bere lehenengo denboraldian, partidako batezbeste 28,2 puntu egin zituen eta Urteko Rookie saria irabazi zuen.

Hurrengo denboraldian, Jordanek lesio bat izan zuen oinean. Playoff-era heldu ziren, baina Boston Celtics-ek 3-0 eliminatu zituzten Jordan eta bere taldekideak. Naiz eta galdu kanporaketak, Jordan jolastutako bigarren partidua beti gogoratuko da, zeren eta, 63 puntu egin zituen eta horrek kanporaketetako partida batean puntu gehien sartu dituen jokalaria bihurtu zion. Hurrengo denboraldian ere Boston Celtics-ek Bulls-ak eliminatu zituzten kanporaketetan.

Ondorengo bi denboraldietan, Chicago Bulls-ek playoff-ak helduko zituzten, baina bietan Bad Boys (hau da Detroit Pistons-ek) kanpora bidaliko zituzten Bulls. 1990-91 denboraldian, konferentziako finaletara helduko ziren New York Knicks eta Philadelphia 76ers kanporatu zuten , eta berriro Detroit Pistons-en aurka jolastuko zuten, baina aldi honetan, Bad Boys-ak kanpora bidaliko zuten, eta lehez aldiz Jordan-en traiektorian, NBAko Finaletara helduko ziren, Magic Johnson-en LA Lakers aurka jolastuko zuten eta finala irabaziko zuten. Ondoko bi denboraldietan, Jordan-ek bi txapelketak irabaziko zituen three-peat-a amaitzen.

Gero 1993ean saskibaloia utzi zuen denbora batez, 1995an sakibaloira bueltatzeko.

1995-96 denboraldian berriro irabazi zuen NBAko eraztuna Seattle Supersonics irabazten finalean. Gero, Karl Malone-n Utah Jazz birritan irabazten finalean, bere bigarren three-peat irabazi zuen.

Michael Jordan Bulls-ekin 5 MVP, 6 Finaleko MVP eta 14 All Star irabazi zituen Chicagon.

Washington Wizards[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi denboraldi jolastu zituen Washingtonen (2001tik-2003ra) eta lehenengo jokalaria 40 puntuak sartzen 40 urteekin izan zen.