Txikipedia:Mihilu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mihilua euskaraz (Foeniculum vulgare du izen zientifikoa), Foeniculum generoko espezie bakarra da, baina familia zabalago batekoa da. Apaiceae familiakoa da, eta bertan sartzen dira apioa, eneldoa, anisa eta perrexila. Landare hau, hostoek eta haziek usain atsegina dutelako nabarmentzen da. Basoan biltzen da bero gehien egiten duen garaian, orduan baitu lurrin gozoena.

Ezaugarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Neurriak: 1,5 metrora irits daiteke.
  2. Hostoa: konposatua eta harizpien metaketa baten antza du.
  3. Zurtoina: tentea, sendoa, adarkatua eta ildoak ditu.
  4. Sustraia: motza eta lodia.

Ugalketa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lorea: txikiak, horiak eta ugariak dira. 5 petalo aske ditu eta 5 estanbre petaloekin txandakatuak. Ugalketa sexuala dute (emea gineceoa da eta polena arra).
  2. Fruitua: txikiak eta obalatuak.

Elikadura:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotosintesiaren bidez elikatzen dira. Lurretik mineralak eta ura hartzen dute eta airetik CO2-a. Karbonoa molekula organikoetan finkatzen dute eta soberan duten O2-a kanporatzen dute.

Erabilera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihilua oso erabilgarria da; izan ere, zurtoinak eta hosto xehetuak landare aromatiko gisa erabiltzen dira, haziak espezia bezela eta erraboila barazki bat da. Zapore eta usain anisatuak ditu.

Ekologia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu erruderaletan dago, batez ere bide ertzetan. Klima epeleko lekuetan landatzen da.

Taxonomia: (sailkapen zientifikoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erreinua: Plantae (landareak)
  2. Ordena: Apiales
  3. Familiia: Apiaceae
  4. Generoa: Foeniculum
  5. Espeziea: vulgare

Zeren antza dauka:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferula communis, 1-3 metroko altuera, oso sendoa, infloreszentzia handia adarkatuekin. Hostoak mihiluaren antzekoak dira (Foeniculum vulgare). Erraz bereiz daiteke Ferulak ez baitu Foeniculumaren usain anisatu handia, eta hostoen segmentuak lodiagoak dira.

Bitxikeriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat errezetetan erabilgarria da eta infusio moduan ere egin daiteke.

Bibliografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Foeniculum_vulgare

https://nutricionyfarmacia.es/blog/salud/fitoterapia/hinojo/

https://www.asturnatura.com/especie/foeniculum-vulgare.html

https://verduras.consumer.es/hinojo/curiosidades-y-como-prepararla