Mihilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mihilu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaFoeniculum
Espeziea Foeniculum vulgare
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakfennel fruit (en) Itzuli, fennel oil (en) Itzuli, fennel (en) Itzuli eta Organic fennel seed (en) Itzuli

Mihilua (Foeniculum vulgare) Apiaceae familiako landare belarkara da. Hego Europar eta Hego Asiar jatorria du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi metro garai izatera hel daiteke. Basoan biltzen da bero gehien egiten duen garaian, orduan baitu lurrin gozoena. Bere hostoak luzeak eta finak dira, eta loreak aldiz, zurtoin motzeko loretxo horien sortatan agertzen dira.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihilu erraboilak

Anis zaporeko erraboila barazki gisa kontsumitu ohi da, bai entsaladetan gordinik, xafla kurruskarietan moztuta eta olioarekin, ozpinarekin eta piperbeltz eho apur batekin prestatua, edo bai beroan, erreta edo egosita zerbitzatuta.

Hosto lehorrak ongarri gisa erabiltzen dira, menda-anis zaporea emateko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]