Wikipedia, Entziklopedia askea

Mnemosine tximeleta

Mnemosine tximeleta lore batean

Mnemosine tximeleta (Parnassius mnemosyne) Papilionidae familiako tximeleta da. Euskal Herrian asko aurkitzen dira. Europako eta Asiako mendi garaietan ikusi ohi dira, baina ez dira 1.500 metrotaraino igotzen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta normalean zuria da. Hegalean marka gris-beltz batzuk agertzen zaizkio, normalean aurreko aldean. Mnemosine tximeleta, bere familian txikienetako bat da. 6 cm-ko hegal zabalera artzen du. Emea arra baino gardenagoa izaten da kolorean, baina bestela berdintsuak dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraunaldi bakarra duen tximeleta da. Beldarrak lo igarotzen du negua. Corydalis landareak gustatzen zaizkio gehien. Tximeleta hauek uztailean ikusten dira.