Wikipedia, Entziklopedia askea


Papilionidae
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
SuperordenaEndopterygota
Ordena Lepidoptera
Latreille, [1802]
Eguneko zikloaeguneko

Papilionidae-a intsektu bat da, zehazki, tximeleta bat. 600 espezie inguru daude eta mundu guztian bizi dira Antartikan izan ezik. Euskadi mailan asko ikusten dena Papilio Machaon izena du.

Nondik datoz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mehatxu desberdinak izan dituzte bizitzan zehar, eta horregatik lekuz aldatu behar izan dira asko. Beraz, ezin da jakin zehazki nondik datozen. Baina, esan daiteke euro-siberiarra dela.

Iberiar penintsulan eta munduko beste leku hezetan asko ikusi ahal da. Pirineo erdialdean (Lleida eta Huesca) dute bere azpiespezieko populazio ezagunena.

Baratzetan, basoan eta mendian topatu daiteke otsailetik abuztura bitartean.[1]

EAEn ikusitako aldiak

Euskal Herri inguruan

Euskadin dagoen espeziea Papilio Machaon da eta edozein basoetan topatu daiteke. Alboko irudian ikus daiteke Araban aldi gehiagotan ikusi direla Bizkaia eta Gipuzkoan baino.[2]



Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Handiak eta kolore ikusgarrikoak dira. Buru zabalean antena laburrak, mutur eta begi handiak dituzte.

Hanka sendoak dituzte, ibiltzeko eta landareei eusteko balio dutenak. Gainera, hego zabalak dituzte eta koloreak desberdintzen dituzten marrak gure besoetako zainak bezalakoak dira.

Tximeletak eta sitsak Lepidoptera Ordena osatzen duten intsektuak dira. Hau da, hegoak ezkalekin dituzte.[3]

Papilio Machaon emea
Papilio machaon arra


Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papilio Machaon espeziearen kasuan, haien bizitzan zehar landarez elikatzen dira soilik, horregatik belarjaleak dira.

BORTUSAIA

Hala ere, beste espezietako beldarrek familia bakarreko landare moten hosto eta loreetatik jaten dute. Baina espezie honen kasuan, landare familia bat baino gehiagotik elikatzen dira.

Tximeleta hauek, mihilua, azenarioa, kuminoa, bortusaia… jaten dute. Horrez gain, beldarra gaztea eta txikia denean, hostoak jaten ditu gehien bat, baina tamainaz aldatzen denean eta handiagoa egiten denean, nahiago du landareen loreak jatea.[4]

Tximeleta bihurtzen denean, nektar asko duten loreak nahiago ditu, elikatzen direnean nektarretik energia asko lortzen duelako.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleten bizi zikloa

Tximeletak hainbat etapa igarotzen ditu bere bizitzan:

Lehenik, tximeletak landare batean jartzen ditu arrautzak (mihilua, zakarra...). Arrautzetatik larba batzuk ateratzen dira eta landareen hostoetatik elikatzen dira. Beldarrak jaten utzi eta likido beltz ilun bat botatzen du. Hau transformazioari hasiera ematen dio abisua.

Ondoren, leku altu bat bilatu eta gelditu egiten da. Gero, buruz gora eskegitzen da, krisalida bihurtzeko. Teknika pixkat konplexua da, gerriko arnes bat erabili egiten da, pupa ehuntzen duten bitartean erorikoak saihesteko.

Horrek beldarraren metamorfosiari hasiera ematen dio, eta bertatik tximeleta eder bat sortuko da. Tximeleta helduei imago esaten zaie. Eta helduagoak egiten direnean ugaltzen dira, eta zikloa berriz hasten da emeak arrautzak jartzen dituenean.[5]

Mehatxatuta daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Espainia mailan babesturik dagoen espeziea da. Eta babestuta dauden kategorien barnean, “Preocupacion Menor” kategorian sartuta daude, hau da, ez dute hainbesteko arriskurik, %84 batek bezala. Preokupazioa ez oso handia izan arren, bere distribuzio osoan ikusi dute zenbait lekutan gutxitu egin direla.

Zergatik daude mehatxatuta?

Mehatxu nagusia, ekosistemek jasaten dituzten aldaketa bortitzak dira. Hau da, haiek bizi diren leku askotan, animalia ganadu asko egoten dira, eta horrez gain, kliman ere aldaketak egoten ari dira. Horregatik, aldaketa klimatikoaren aurrean oso ahulak bihurtzen ari dira.

Hau da, arazo nagusia bizi diren lekuetan egoten ari diren aldaketak dira.


Haien bizi-lekua aldatzen duten faktore batzuk:

Belar-sastrakak bideetan

Belar-sastrakak kentzea larbak elikatzeko balio duen landaredia instalatzen den bideetan

Biozidak erabiltzea: substantzia kimiko sintetikoak dira, gizakiarentzat kaltegarritzat jotzen da eta horrez gain, edozein organismok egiten dituen ekintzak suntsitu, indargabetu edo eragotzi ahal ditu.

→ Nekazaritzako metodo tradizionalak aldatzea eta animalia ganadu asko egotea.


Zer egin daiteke haien egoera aldatu eta hobetzeko?

Garapen Iraunkorreko Helburuak asko dira, baina animali hau laguntzeko egin daitezkeen gauzak, helburu horiek betetzen egin daitezke. Klimaren aldeko ekintzak egin daitezke, aldaketa klimatikoa mehatxu handia baita eta, kasu honetan, lehorreko ekosistemen bizitzan laguntzeko. Horretarako, ezinbestekoak diren zenbait gauza egin behar dira:

- Birziklapena oso garrantzitsua da, ekosistemak aldatu ahal dituelako ere. Horretarako, kontsumo arduratsua izan beharko da ere.

- Nekazaritzan txarrak diren landareak kendu aurretik informazioa izatea jakiteko arriskuan dauden espezieen janaria den edo ez.

- Substantzia kimikoak (biozidak) erabili ordez, naturalak diren gauzak erabiltzea.

- Animalia abereak dituzten pertsonak animalia kopuruak kontrolaturik egotea, hau da, limite bat egotean lurraren tamainaren arabera, ez egoteko gehiegi.

- Espezie mota hau babestuko dituen erreserba batzuk sortzea. Babesturik egongo diren leku batzuk izatea.

Gehiago jakiteko, bitxikeria bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larba handiagoa denean
Hasieran daukan tamaina, pupatik ateratzen

Papilio Machaon espeziearen beldarra oso deigarria da koloretsua delako, berde-horia, marra beltzekin eta marra beltzen gaineko laranja-puntadurekin.

Baina benetan bitxiena da, larba hau aldatuz doala eta bi astetan, mila aldiz biderkatzen duela bere pisua, eta hori ezin du beste ezein animalia ezagunek lortu. Hau da, oso debora gutxitan tamaina oso handia hartzen du.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  3. Sotelo Pérez, María. (2013-12-12). «Territorio y Medio Ambiente en la Comunidad de Madrid. Nuevos paisajes culturales del agua desde el ámbito demográfico» Observatorio Medioambiental 16 (0)  doi:10.5209/rev_obmd.2013.v16.43203. ISSN 1988-3277. (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) Editorial. (2020-03-30). «Alimentación de la mariposa macaón» Botanical-online (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) Natura, Foto; López, Lola. (2015-08-21). «Ciclo de vida Papilio machaon-Cría de mariposas/ Life cycle of Papilio machaon» Nature Photography (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).