Edukira joan

Txikipedia:Mohini Bhardwaj

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mohini Bhardwaj 1978ko irailaren 29an jaio zen eta gimnasta artistiko estatubatuar erretiratua da. Horrez gain, AEBetako Gymnastics Hall of Fame-ko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Philadelphian jaio zen, 1978an, eta neba gazteago bat du. Cinccinatin gimnasia ikasten hasi zen, lau urterekin. 13 urterekin, Orlandora joan zen Brown’s Gymnastics-en entrenatzeko.

Zaila izan zitzaion NCAAn sartzea, bere ospe txarra zela eta. Baina Valorie Kondos-ek, UCLA Bruins taldeko entrenatzaileak, beka oso bat eskaini zion. UCLA Bruins-en egon zen denboran, 11 All-American ohore eta 23 bakarkako  titulu irabazi zituen.

Mohini Bhardwaj oreka-barran, AEB-etako lehiaketa nazionalean.
Mohini Bhardwaj AEB-etako lehiaketa nazionalean

Emaitza Garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia: Mohini Bhardwaj