Wikipedia, Entziklopedia askea

Morse kodea

Eduki-taula

1922ko Morse kodeko zeinuak

Morse kodea komunikazio elektronikorako sistema bat da. Puntuak, marratxoak eta hutsuneak erabiltzen ditu letrak, puntuazio markak eta zenbakiak irudikatzeko. Sinbolo hauen bitartez mezu bat idazten da, letraz letra. Telegrafo izeneko makina batek sinbolo hauek seinale elektriko bilakatzen ditu eta, kable baten bidez, iritsi beharreko helbidera bidaltzen ditu. Seinaleak jasotzen dituen telegrafoak seinale elektrikoak mezu bihurtzen ditu berriz.

Morse kodea Samuel Morse izeneko artista eta asmatzaile estatubatuar batek sortu zuen 1830eko hamarkadan. Kode hau asmatu aurretik, mezu garrantzitsu batek beharbada asteak behar izaten zituen bere helbidera iristeko. Morse kodeari eta telegrafoari esker, posible bilakatu zen oso urrutitik bidalitako informazioa minutu gutxi batzuetan jasotzea. Estatu Batuetan, herrialde osoan jarri zituzten kableak sistema hau erabili ahal izateko. Egunkariek, enpresek eta trenbideetako langileek kodea eta telegrafoa erabiltzen zituzten berriak hiri batetik bestera azkar bidaltzeko.

1851ean Europan beste Morse kode mota bat asmatu zuten. Nazioarteko Morse kode edo Morse kode kontinentala deitu zioten. Lehengo kodea baino sinpleagoa zen. Kode berri honek Europako hizkuntza batzuek erabiltzen zituzten beste letra batzuk ere bazituen, ç eta ñ, adibidez.