Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2020/3

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkitektura erromanikoa Europako mendebaldean Erdi Aroan garatu zen arkitektura-estiloa izan zen; gutxi gorabehera, X. mendetik XIII. mendera arte iraun zuen, eta, haren ondoren, estilo gotikoa etorri zen. Eraikin erlijiosoetan garatu zen, batez ere; hau da, eliza, baseliza, abadetxe eta monasterioetan.

Erlijioaren indarrak eta gizarte feudaleko goi-estamentuen aberastasunak ekarri zuen eraikin erlijioso ugariren eraikuntza; izan ere, errege-erreginek, nobleek eta eliz-agintariek bultzatu zuten arkitektura erromanikoa kristautasuna zabaltzeko eta fededunei irakaspen erlijiosoa emateko.

Elizak dira arte-estilo honen emaitza nagusiak. Eliza erromanikoen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Harriz eginda daude, harlanduzko horma lodiekin; horma sendoak dituzte leiho gutxi eta txikiekin, eta hormabularrak izaten dituzte kanpoan, hormei eusteko.
  • Gurutzearen forma edo oina dute, askotan hiru naberekin.