Txikipedia:Nadia Murad

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nadia Murad, 1993ko martxoaren 10ean jaio  zen, Irak herrialdean. Orain 30 urte ditu. Giza eskubideen aldeko ekintzailea da.

2014an, 21 urte zituela, Murad Sinjarreko Kojo herrian bizi zen, Irakeko iparraldean ikasten zuen. Urte hartan, Estatu Islamikoak Iraken preso hartutako 6.700 emakume yazidietako bat izan zen Murad. Enbajadore bezala, Nadia pertsonen eta errefuxiatuen trafikoaz kontzientziatzean parte hartzen zuen.

2014ko abuztuan bahitu zuen giza eskubideen aldeko ekintzaile yazidi batek. 2015ean, Alemaniako Gobernuaren errefuxiatu-programa baten onuradun izan ziren 1.500 emakume eta umeetako bat izan zen. Ondoren 2016an 400 errufugiatu lagundu zituen.

Ondoko familia batek hartu zuen, eta Estatu Islamikoaren kontrolpeko eremutik ezkutuan ateratzen lagundu zion, Irakeko iparraldeko Duhok hiriko errefuxiatuen kanpaleku batera iristea ahalbidetuz. Nadia Ekimenaren sortzailea da. Emakumeei eta haurrei, gerra-krimenei eta pertsonen trafikoari laguntzeko erakundea da, eta laguntza ematen du haien bizitzak eta komunitateak berreraikitzeko.