Txikipedia:Nafarroa Beherea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nafarroa Beherearen kokapena.

Nafarroa Beherea Euskal Herriaren Iparraldeko probintzia bat da. 1.374 km² eta 29.341 biztanle ditu (Euskaltzaindiaren arabera, Iparraldeko nafarrak edo baxenabartarrak). 72 udalerri ditu. Hiriburua Donibane Garazi da. Zazpi kantonamendutan banatuta dago. Ez du kostalderik; lurralde menditsua da: Hegoaldean, Pirinioetan, daude mendirik altuenak. Klima epela du udan, eta hotza neguan. Urte osoan egiten du euria, eta neguan elurra; beraz, hezetasun handikoa da.

Nafarroa Behereko paisaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]