Wikipedia, Entziklopedia askea

Nerea Ibarzabal

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1994ko martxoaren 9a
Markina-Xemein
🔨
Lanbidea
bertsolari
📷

Nerea Ibarzabal 1994ko Martxoaren 9an jaio zen. Bizkaiko bertsolari, idazle eta kazetaria da.

Lehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen.

Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat mediotan: Bizkaiko Hitzan (2015-2019); Gaur 8 (2017-2019) eta 2019an Berria (Bi Tarte atala, Txakur Gorriatik), Argia eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaria da. 12 urterekin hasi zen bertsotan eta ordutik hainbat Eskolarteko Txapelketetan eta gazteen sariketetan kantatu izan du. Lea-Artibaiko Txapelketan 2012an kantatu zuen lehenengo aldiz, eta 2014an txapelduna izan zen. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen eta Txapelketa Nagusira sailkatu zen handik.  

2018an, Bizkaiko bertsolari txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak-en abesti baten musika erabiltzeagatik.

Nereak Atera kontuak gidoien programan lan egin zuen 2018an ETB1en.

2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarraga, Malen Amenabar Larrañaga eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da. Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: HItzetik hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1ean eta estreinatuko den web serieko gidoigile taldean (Kartzela).