Txikipedia:Nikola Tesla
Nikola Tesla 1856ko urtarrilaren 6an jaio zen, Austriako herri batean (Smiljan); 86 urte zituela New Yorken hil zen bihotzeko baten ondorioz,1943ko urtarrilaren 7an.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak Serbiarrak ziren; aita Milutin Tesla, apaiza zen. Ama Duka Mandic zen eta etxerako tresna asko egin zituen bere kabuz, irakurtzen ez zekien arren, poema asko buruz zekizkien.
Guztira 5 anai-arreba ziren , 2 mutil eta 3 neska, baina bere anaiarik zaharrena Nikolasek 9 urte zituenean hil zen zaldi istripu baten ondorioz. Hori dela eta Nikolas bere 3 ahizpekin geratu zen: Milka, Angelina eta Marica.
Lanak eta Asmakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikola Tesla asmatzaile, fisikari, ingeniari elektrikoa eta mekanikoa zen. Argindar komertzialaren sorreran parte hartzaile nagusienetarikoa izan zen.
Elekromagnetismoarekin lan egiten zuen, hori dela eta irratia, teleskopioa, urruneko kontrola(mandoa), aririk gabeko bonbila, urpekari elektrikoa, STOL hegazkinak, ... sortu zituen. 1880an, Budapesten hasi zen lanean, antzinako telefono konpainia batean. Handik gutxira telefono anplifikadorea asmatu zuen, edo beste modu batean esanda bozgorailua.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikola Teslak sari desberdin asko irabazi zituen mundu osoan zehar: Edison Medal, John Scott Medal, Order of the White Lion… gainera bere homenezko estatua ugari ditu mundu osoan.
Esaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikola Tesla-k ziurtatu zuen: “ Emakumeek haririk gabeko teknologia erabiliko luketela hezkuntza enplegu hobea lortzeko eta, azken finean sexu nagusi bihurtzeko ”.