Wikipedia, Entziklopedia askea

Nino Schurter

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1986ko maiatzaren 13a
🔨
Lanbidea
txirrindulari
📷
Argazkiak
ikusi
Nino Schurter

Nino Schurter Nino Schurter, mendiko txirrindularitzan aritzen den txirrindulari suitzarra da. Hiru Olinpiar Jokoetan hartu du parte eta Rio de Janeirokoetan, 2016an, urrezko domina lortu zuen. Munduko txapelketa gehien irabazi dituen mendiko txirrindularia da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an gazte maila Munduko eta Europako gazte mailako txapelduna izan zen. 2006tik aurrera Suitzako taldearekin batera errelebotako lasterketan munduko txapelduna izan zen eta bakarka 23 urtez azpiko txapelketak irabazi zituen.

2009an iritsi zen aurreneko bakarkako Munduko txapelketa. Canberran jokatu zen, Australian eta Nino Schurterrek zortzi munduko txapelketetako lehenengoa irabazi zuen. 2012an denboraldi bikaina egin zuen, 15 lasterketa jokatu eta hamaika irabazi baitzituen. Joko Olinpikoetan ordea bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

2015ean erabaki zuen 2016ko Olinpiar Jokoetarako bereziki entrenatzea eta bere hirugarren Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. 2017an denboraldi perfektua osatu zuen, jokaturiko guztia irabaziz. Lasterketarik aipagarriena Hegoafrikako Absa Cape Epic izan zen, zortzi etapa dituen lesterketa gogorra. Matthias Stirnemann-ekin bikotea osatuta zortzi minututako aldea atera zioten faboritoak ziren Christoph Sauser eta Jaroslav Kulhavy bikoteari. Schurterren hirugarren aldia zen parte hartzen zuena eta garaipena lortzearekin Munduko Kopako lasterketa guztiak irabazi zituen eta "Denboraldi perfektuaren" izedendapena jaso zuen.