Txikipedia:Okarina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Okarina aerofonoen familiako musika-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztinezko ontzi luzexka da, erdia zilindrikoa eta beste erdia sasi-konikoa duena.  Haizea bideratzeko flauta ahokoa du. Okarina arruntenek tonu aldaketarako zortzi, bederatzi edo hamar zulo izaten dituzte (horietako bat edo bi atzealdean). Pedrellen Musika Hiztegi Teknikoan esaten denez, aurretik erabiltzen ziren mota horretako soinu-tresnetan oinarriturik, Italiako Budrio herriko Budriok asmatu zuen.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, haizea emanez jotzen da, beste flautak bezala.

Okarina euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure inguruko beste lekuetan bezala, Euskal Herriko herri eta toki askotan erabili izan dira soinu-tresna hauek. Esate baterako, musika bandetan (horietako bat Zumarragakoa) edo Oiartzunen garai batean tabernetan edo kalean bakarka jotzen zen. Oraindik ere entzun dezakegu bat edo beste Lizarraldean, inguruko errepertorioa okarinaz jotzen.

German Intxausti (1926-2004) Alegiako txistulariak okarina jotzen zuen bere gaztaroan.