Txikipedia:Olatu
Itxura
Olatu edo uhina itsasoan eta bestelako ur-eremuen gainazalean sortzen den ur-masa goratua da. Gehienetan, haizeak sortzen ditu olatuak, gainazal likido handian jotzen duenean.
Olatuek, ozeanoetan, milaka kilometro egin ditzakete itsasertzera iritsi baino lehen.
Haizeak osatutako olatuak txiki-txikiak izan daitezke, edota 30 metroko garaiera izatera iritsi daitezke.
Badira beste olatu mota batzuk, lurrikarek eta plaka tektonikoen mugimenduak eragindakoak; kasu horietan, tsunami deitzen zaie.
Olatuen garaiera honela zehazten da: olatuaren behereneko puntuaren eta gailurraren artean dagoen distantzia bertikala neurtzen.