Tsunami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thailandian 2004an izandako tsunamia.

Tsunamia olatu ikaragarri handi bat da.
Itsasoan ur kopuru handi bat bertikalki eta azkar-azkar lekualdatzean sortzen da.
Zeren eraginez sortzen dira tsunamiak? Lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak gertatzean, luiziak, sumendien erupzioak edo meteorito handien talka gertatzean. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sor ditzakete.

Tsunamirik handienak hauek izan dira:

  1. Lituya badia, Alaska, AEB, 1958. 524 m
  2. Spirit lakua, AEB, 1980. 260 m
  3. Vajont urtegia, Italia, 1963. 250 m

Tsunamiek olatu erraldoien itxura duten arren, berez ez dira egiazko olatuak, olatu arruntak haizearen eraginez sortzen baitira, eta tsunamiak ez.

Tsunami gehienak Ozeano Barean gertatzen dira.