Txikipedia:Ondarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ondarreta hondartza Donostiako(Gipuzkoa) hiru hondartzetako bat da eta Kontxako badian kokatuta dago. Donostiako hiru hondartzetatik mendebalderago dagoena da. Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da.

Zerbitzuen inguruan, udan bisitari, bainuzale eta kirolarientzako zerbitzuak daude: tabernak, komunak, dutxak, iturriak, zakarrontziak, hamakak, aldagelak, bizikletak uzteko tokiak, parkeak, megafonia zerbitzua, Gurutze Gorriaren sorosleak (azken hauek udan egoten dira, 10:00-20:00 ordutegiarekin)… Hainbat kirol praktikatu daitezke bertan, ohikoenak hondartza-boleibola, urpekaritza etab izaten dira. Hondartza barruan umeentzat parke bat dago, eta kanpoan Ondarretako lorategiak daude.

Ondarreta hondartza