Txikipedia:Paola Espinosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paola Milagros Espinosa Sánchez (Mexiko 1986ko uztailaren 31an jaioa) ohol-jauzilaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama Irma Sanchez  da Paolaren ibilbide osoan zehar beti bere helburuak lortzen lagundu izan dion pertsona.

Beste aldetik, bere aita Marco Antonio Espinosa Morales, igeriketa irakaslea da eta domina olinpikoa lortu zuen Seulen 1988an, 2013an hil zen.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paolak bere domina adierazten ari da

11 urtekin, Paola asko entrenatzen hasi zen, Mexikoko talde nazionalean parte hartzera  deitu zutelako. Momentu horretan etxez aldatu zen, California utzi zuen, bere  lehentasuna  kirola izanik. Bere motibazio handiena 1992-ko Bartzelonako olinpiadetan parte hartzea izan zen. Garai hartan, ohol-jauzilari on gehienak gizonak ziren. Paolak  erakutsi zuen emakumeak ere onak izan ahal zirela, eta ohol-jauzilarien belaunaldi berria hasi zuen. Atenaseko 2004-ko olinpiadetan hartu zuen parte, marka ona lortu zuen, baina dominarik ez zuen lortu. 2008ko Pekin-eko olinpiadetan era parte hartu zuen, eta Tatiana Ortiz kidearekin batera  jauzi  sinkronizatuan brontzeko domina lortu zuen. Olinpiada horietan, gainera, Paola Mexikoko delegazioen abanderatua izan zen. Londreseko olinpiadetan, Paolak bere bigarren domina olinpikoa lortu zuen. 25 urteko ibilbidearen ondoran  Mexikoko “Premio nacional de deportes 2019 al merito deportivo” eman zioten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Lekua Postua
2008 Olinpiar jokoak Beijin (Txina) 3.postua
2012 Olinpiar jokoak Londres(Erresuma batua) 2.postua
2016 Olinpiar jokoak Rio (Brasil) 6.postua
2003 Munduko txapelketa Bartzelona (Espainia) 3.postua
2009 Munduko txapelketa Roma (Italia) 1.postua
2011 Munduko txapelketa Shangai(Txina) 3.postua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Paola_Espinosa