Txikipedia:Patata-jaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Patata jaleak artelana, 1888ko apirilean, Vincent Van Goghek egin zuen. Berak, Neun herrian sortu zuen nahiz eta Groot-Zunzerdekoa (Herbehera)koa izan. Artelana, Van Gogh museoan (Amsterdamen) kokatuta dago, bere artelan guzti-guztiak bezala.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelan hau olio-artelana da, olio-pintura eta margo-oihala erabili zuen artelan zoragarri hau osatzeko. Koloreen aldetik, ez da oso koloretsua, beraz, ilunak eta itzal urdinak nagusi dira. Artelaneko erdi aldean dagoen lanparak bertako gela eta familiako kide bakoitza argiztatzen du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelanean afaltzen dagoen nekazari familia bat ikusten da. Bertan bost pertsona ageri dira eta bakoitza gauza bat egiten dago, adibidez: ezker aldean dagoen emakumea patatak zatitzen ari da, denekin partekatzeko. Beste aldetik eskuma aldean dagoena, familiako zaharrena da eta denontzako ura banatzen ari da. Beste hirurak, berriz, haiei laguntzen ari dira. Familiakoek, biribil bat osatzen dute, haurra izan ezik, bizkarra ematen ari da eta.

Bere informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista honek, familia txiroak janaria izaten duenean, nola baloratzen duen adierazi eta erakutsi nahi digu, daukate horri etekina ateratzen diotela erakusteko. Familiaren babesa irudikatu nahi du Vincent Van Goghek.

Obra hau, margolariak bere haurtzaroa gogoratzeko egin nahi izan du, izan ere, bera, nekazari familia langile batean jaio zen. Bere haurtzaroa kontuan izanik, erraza egin zitzaion obra hau egitea.

Patata jaleak artelanaren irudia