Wikipedia, Entziklopedia askea
Peloponesoko gerraren mapa

Peloponesoko gerra Atenas eta Espartaren arteko gerra bat izan zen. K.a. 431 urtetik K.a. 404. urtera iraun zuen.

Liga desberdinak eta gobernu ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasen aldeko hiriak Deloseko ligan batu ziren. Hauek, demokraziaren aldekoak ziren. Espartaren aldeko hiriak, aldiz, Peloponesoko ligan batu ziren, eta oligarkia aristokratikoa zuten.

Gerraren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra sortzeko arrazoietako bat izan zen Heladeko lurraldearen kontrola, hau da, Grezia erdialdeko lurretan nork aginduko zuen erabakitzea. Italia Hegoaldean eta Sizilian zituzten merkataritza-interesek ere zerikusia eduki zuten gerraren hasieran.

Gudaren aroak eta ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrak hiru aro eduki zituen, eta amaieran Atenasek galdu zuen, eta Espartak irabazi.