Itxura
Peloponesoko gerra Atenas eta Espartaren arteko gerra bat izan zen. K.a. 431 urtetik K.a. 404. urtera iraun zuen.
Liga desberdinak eta gobernu ereduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atenasen aldeko hiriak Deloseko ligan batu ziren. Hauek, demokraziaren aldekoak ziren. Espartaren aldeko hiriak, aldiz, Peloponesoko ligan batu ziren, eta oligarkia aristokratikoa zuten.
Gerraren arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra sortzeko arrazoietako bat izan zen Heladeko lurraldearen kontrola, hau da, Grezia erdialdeko lurretan nork aginduko zuen erabakitzea. Italia Hegoaldean eta Sizilian zituzten merkataritza-interesek ere zerikusia eduki zuten gerraren hasieran.
Gudaren aroak eta ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerrak hiru aro eduki zituen, eta amaieran Atenasek galdu zuen, eta Espartak irabazi.