Wikipedia, Entziklopedia askea

Persiera

Eduki-taula

Persieraren lurraldea

Persiera hizkuntza indoeuroparren barneko hizkuntza bat da. Horren barruan talde indoiraniarreko adarrekoa da. Persiera leku batean baino gehiagotan hitz egiten da. Iranen, Afganistanen eta Tajikistanen nagusiki hitz egiten eta erabiltzen da, nahiz eta hizkuntza horiek pixka bat ezberdinak diren euren artean. Hala ere, euren artean elkar ulertzeko modukoak dira: Irango persiera (ofizialki persiera deitua), Dari persiarra (ofizialki 1964tik dari izenez ezagutzen dena) eta tajikar persiarra (ofizialki tajikera izenez ezagutzen dena 1999tik). Tajikera Uzbekistango biztanleriaren zati batek ere hitz egiten du.

Iranen eta Afganistanen, ofizialki, alfabeto persiarrean idazten da ―idazkera arabiarraretik eratorria―, eta Tajikistanen, alfabeto tajikoan, idazkera zirilikoaren deribazio batean.

Esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello, Hi
Salâm (سَلام)
Zelan zaude?
Hâlè šomâ chetor ast? (حالِ شما چطور است)
Zelan zaude? (lagun artean)
chetorid? (چطورید)
xubid? (خوبید)
Ondo, eskerrik asko.
xubam, xeyli mamnun (خوبم، خیلی ممنون)
Nola duzu izena?
esmetân chi'st? (اسمتان چيست)
Nire izena ~ da.
esmam ~ ast (اسمم ~ است)
Mesedez.
lotfan (لطفا)
Eskerrik asko.
xeyli mamnun (خیلی ممنون)
mersi (مرسی)
Ez da ezer.
xâheš mikonam (خواهش می‌کنم)
Bai.
bale (بله), areh (آره)
Ez.
na (نَه)
Barkatu.
bebaxšid (ببخشید), maøzerat mixâham (معذرت می‌خواهم)
Agur.
xodâhâfez (خداحافظ)