Wikipedia, Entziklopedia askea

Pixa belarra

Eduki-taula


PIXA BELARRA

lepidium latifolium


Deskribapena

Landare oso altua da, 40-100 cm neurtzen du, eta 2 metrora ere irits daiteke. Zurtoin asko ditu, baita lore zuri txiki asko ere. 1.6 mm inguruko fruitu gorri txikiak ematen ditu. Loraldia ekainetik uztailera izaten da.


Habitata

Europa guztian zabaldua dago, baina Ipar Amerikan ere aurki daiteke.


Erabilera

Giltzurrunetan harea edo harriak kanporatzeko erabiltzen da, baina baita ez sortzeko, aurrea hartzeko ere.

Gernu bideetako infekzioak ez izateko eta ditugunean sendatzeko balio du. Horrelakoetan txilarrarekin (Calluna vulgaris) batera hartuta hobeto.

   Ba al dakizu   

Antzinatik erabiltzen den landarea da, sendatzeko eta elikatzeko. Hain zapore gogorra duenez, wasabia ordezka dezake. Gure artera misiolariek ekarria dela uste da, izan ere, komentuetatik zabaldu zen sendabelar hau.

Bibliografia:

Sendabelarrek dakitena: ezagutu, bildu eta erabili

Wikipedia