Txikipedia:Plateosaurus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plateosaurusaren ustezko itxura.

Plateosaurusa lehen dinosauro handi eta astunetako bat izan zen. Prosapodoak deituriko dinosauro-taldekoa zen. Baliteke prosapodoak sauropodo izenez ezagutzen diren dinosauroen taldeko lehen senideak izatea, eta beraz Apatosaurusarekin eta Brachiosaurusarekin erlasionatuta egotea. Plateosaurus izenak "musker zabala" esan nahi du, hain zuzen ere dinosauro honen gorputza zabala eta handia delako.

Plateosaurusa duela 229-200 milioi urte bizi izan zen, Triasiko Berantiarra deituriko garaian. Europan aurkitu dira Plateosaurusaren aztarna asko.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plateosaurusa 8 metro luze zen, eta lau hanka sendo eta lodi zituen. Aurreko hankek bost hatz luze zituzten, atzaparrekin. Lehen hatzak atzapar luze bat zuen. Plateosaurusak lepo luze eta malgua zuen, ete haren buru txikian hortz lauak zituen. Plateosaurusak buztan luze eta astuna zuen, gorputza orekatzeko erabiltzen zuena, bereziki atzeko hanken gainean gelditzen zenean.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plateosaurusa belarjalea zen. Lau hanka gainean ibiltzen zen gehienetan. Beharbada, Plateosaurusa bere atzeko hanka sendoen gainean jartzen zen zutik, zuhaitzen adaburuetara iristeko. Plateosaurusak, ziurrenik, bere aurreko hanketako hatz luzeak erabiltzen zituen landareei heldu eta eusteko, jaten zuen bitartean.