Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pyrrhidium sanguineum

Pyrrhidium sanguineum emea.

Pyrrhidium sanguineum Europa eta Euskal Herri guztian zabaldurik dagoen kakalardoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzaren gainaldea marroi kolorekoa da baina ile gorriak dituenez gorri kolorekoa ikusten da. Gorputzaren azpialdea beltza du. Burua eta antenak beltzak ditu. Arraren antenek gorputzaren luzera dute eta emearen antenek gorputzaren luzera erdia.

Emea arra baino bi aldiz handiagoa da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo helduak, apirila eta ekainaren artean ikusi ditzazkegu, gainera, larba edo pupa eran hibernatu dezakete eta urtebete edo 2 urte iraun dezakete modu horretan.