Edukira joan

Txikipedia:Raisa Smetanina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Raisa Smetanina Errusian jaio zen, 1952ko otsailaren 29an. 69 urte ditu eta 1,62m neurtzen du. Errusiako kirolaria da eta kros eskia egiten du.

Raisa Smetanina eskiatzen

Irabazitako dominak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost neguko olimpiadetan parte hartu zuen, Sobietar batasunarentzat konpetitu zuen 1976-1992 bitartean. Guztira hamar domina irabazi ditu. Innsbrucken 1976ean hiru domina irabazi zituen, urrea 10km eta releboetan eta zilarra 5km-etan. Lake Placid 1980ean urrea eta zilarra 5km eta releboetan. Sarajevo 1984ean bi zilar 10km eta 20km-etan. Calgary 1988ean zilarra eta brontzea 10km eta 20km-etan. Azkenik, Albertville 1992an urrea releboetan irabazi zuen. Olinpiadaz aparte 15 domina irabazi zituen munduko txapelketan 1974-1991 urte bitarteetan.